EuskoSare > Euskal Herria > Vivre en Euskal Herria > Euskal Herrian ikasketen zioz bizitzea
2007-07-14 01:25
Dernière modification: 2007-07-14 01:25
Traduit par: María Verónica Barzola
Actions sur le document

Euskal Herrian ikasketen zioz bizitzea

Euskal Herrian ikasketen zioz bizitzeko behar den dokumentazioari buruzko xehetasunak.
1. Tituluak baliozkotzea

285/2004 Errege Dekretua, otsailaren 20koa, atzerriko goi-mailako tituluak eta ikasketak homologatzeko eta baliozkotzeko baldintzak arautzen dituena.


Prozeduraren hasiera

  • Prozedura hasteko, interesatuak eskabidea zuzenduko dio Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko titularrari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatutako tokietako edozeinetan aurkeztuz.
  • Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministroaren aginduz zehaztuko dira eskabidea egiteko eredu normalizatuak, eskaeraren edukia justifikatzeko dokumentazioa eta prozedura hasteko behar diren agiriek bete behar dituzten baldintzak.


Homologatzeko irizpideak

Atzerriko tituluen homologazioei buruzko ebazpenak emateko, ikasleak jaso duen prestakuntza aztertuko da, honako alderdi hauei erreparatuz:

a) Atzerriko titulua lortzeko ikasketetarako behar diren maila akademikoak eta Espainiako titulura iristeko behar direnak bat etortzea.

b) Homologatu nahi den atzerriko titulurako behar den prestakuntza-aldiaren iraupena eta ordu-kopurua.

c) Homologatu nahi den atzerriko tituluaren maila akademikoaren eta Espainiako tituluaren mailaren arteko korrespondentzia. .

d) Atzerriko titulua lortzeko gainditutako hezkuntza-edukiak.


Espainiako Lizentziatu-, arkitekto- edo ingeniari-titulu batekin homologatzeko, atzerriko tituluak graduatuondoko ikasketetarako irispidea ahalbidetu behar du jatorriko herrialdean.

Espainiako tituluari dagokion prestakuntza Europako Erkidegoko zuzentarauak medio bateratu bada, zuzentarau horietan xedatutako baldintzak bete beharko dira homologazioa lortzeko.


Salbuespenak

Ezin dira homologatu atzerriko hezkuntza-sistemetan lortutako honako titulu hauek:

a) Unibertsitateek Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 34.3 artikuluaren arabera emandako tituluak eta diploma propioak.

b) Ikasketa-planak iraungita dauzkaten Espainiako tituluak, edo Espainiako unibertsitate batean gutxienez oraindik guztiz ezarrita ez daudenak.

Atzerriko titulu edo ikasketa hauek ez dira homologatuko edo baliozkotuko:

a) Jatorriko herrialdean baliozkotasun akademiko ofizialik ez dutenak.

b) Guztiz edo zati batean, Espainian egindako atzerriko ikasketei dagozkienak, baldin eta ikastegiek irakaskuntza horiek emateko arauzko baimenik ez badute, edo homologatu nahi den atzerriko tituluak bermatzen dituen ikaspenak titulua eman zen unean atzerriko unibertsitate edo goi mailako erakundean benetan ezarrita ez bazeuden, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 86. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Hala ere, inguruabar horiek egindako ikasketen zati bat bakarrik ukitzen badute, inguruabarrotatik at geratzen diren ikasketa partzialak, kasua bada, baliozkotu egin ahal izango dira.

c) Espainian dagoeneko homologatu diren tituluak edo titulu horiek lortzeko gainditu eta Espainian ikasten jarraitzeko jadanik baliozkotu diren ikasketak.

Ezin izango da Espainiako graduatuondoko titulu bat homologatu, interesatuak lehenago Espainiako Lizentziatu-, Ingeniari- edo Arkitekto-titulua edo baliokideren bat, edo dagokion atzerriko titulu homologatua ez badauka.


2.
Unibertsitatean sartzeko behar den dokumentazioa

Euskal Herriko Unibertsitatea

Ikasketak atzerrian egin dituzten eta Euskal Herriko Unibertsitateko titulazio ofizialetarako irispidea izan nahi duten ikasleek Espainiako unibertsitate-ikasketetarako irispidea izateko baldintzak bete eta ikaspostua eskatu behar dute onarpen-erregimen orokorraren bidez.

a) Unibertsitate-ikasketarik ez duten ikasleen kasuan: - Sarbide-proba behar duten unibertsitate-aurreko ikasketak badituzte: º Bigarren hezkuntzako atzerriko ikasketak Espainiako Batxilergo eta UBIrekin baliozkotzea. º Unibertsitaterako sarbide-probak (Selektibitatea) gainditzea. º Ikaspostua aurreinskripzio-sistemen bidez eskatzea (Selektibitatea gainditu ez eta Espainiako UBIari dagozkion bigarren hezkuntzako ikasketak baliozkotzea lortu bada, unibertsitateko erdi mailako ikasketak baino ezin dira egin, eta aintzat hartu behar da Selektibitatea gainditu duten ikasleek lehentasuna dutela eskatutako titulazioan sartzeko). – Zuzeneko sarbidea ahalbidetzen duten unibertsitate aurreko ikasketak badituzte: º Lanbide-heziketako atzerriko ikasketak Espainiako titulu baliokidearekin baliozkotzea. º Ikaspostua aurreinskripzio-sistemen bitartez eskatzea. (Baliozkotutako adar edo espezialitatearekin bat datozen unibertsitate-ikasketak bakarrik eska daitezke) b) Ikasketa ofizialak beste herrialde batean hasi baina amaitu ez, eta egiten jarraitu nahi duten ikasleen kasuan: - Ikasleok irailaren azken hamabostaldian eskatuko dute onarpena matrikulatu nahi duten Ikastegiko Idazkaritzan. – Ikasleek lekualdaketa-eskaera egiteak ez du baztertzen gainerako modalitateren bateko aurreinskripzio-prozesu orokorrean parte hartzeko aukera. c) Atzerriko Unibertsitateetan lortutako unibertsitate-titulu ofizialak dituzten ikasleen kasuan: – Atzerriko unibertsitate-titulua Espainiako baliokidearekin homologatzea. – Ikaspostua aurreinskripzio-sistemen bidez eskatzea.

Deustuko Unibertsitatea

  • Deustuko Unibertsitatera Akordioak direla medio datozen ikasleak (Nazioarteko Harremanak).
  • Akordiorik gabe datozen ikasleak. Ikasle Bisitaria.
  • Atzerrian egindako aurretiazko sarbide-ikasketak (UBI edo baliokidea) dituzten ikasleak.
  • Atzerrian egindako unibertsitate-ikasketak dituzten ikasleak (Ikasketen baliozkotze partziala).
  • Atzerrian amaitutako unibertsitate-ikasketak dituzten ikasleak (Ikasketen homologazioa).

Tecnun Unibertsitatea
Atzerriko ikasleen onarpena lehenengo mailarako

Atzerriko ikasleen onarpena Goi Mailetarako

Trukea

Nafarroako Unibertsitatea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Bordeleko Unibertsitatea

Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitatea

3. Zerikusia duten txostenak eta albisteak
Atzerriko tituluak homologatzeko dekretuari buruzko txosten erabakigarria
Tituluak Europara egokitzeko erronkari begira sortu da Euskal Unibertsitate Kontseilua

Qualifier :
http://www.euskosare.org/euskal_herria/euskal_herrian_bizi/euskal_herrian_ikasketen_zioz_bizitzea/eks_article_view