Actions sur le document

Jaurerriak

Jaurerriak lehenago sortu ziren Nafarroan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan baino, baina eskualde horietako nobleziaren jokaera Nafarroakoaren antzekoa zen.
Bizkaiko Jaurerria XI. mendean sortu zen, eta 1379ra arte, koiuntura puntual zenbait salbuetsiz, Bizkaiko jaunak Gaztelako Koroaren Goi Nobleziakoak izan ziren. XIII. mendean Haro familiakoak jabetu ziren Jaurerriaz. Bizkaitarrek, ahaide nagusiek eta hiribildu berrietako oligarkiak basailu-harremanak izan zituzten euren Jaunekin. 1379tik aurrera Gaztelako errege-erreginak eurak izan ziren Bizkaiko jaun. Arabako Kofradiaren jatorrian, seguruenik “Arabako baroiak” edo «milites alavensibus» delakoak egongo dira (XI. mende bukaerako eta XII. mende hasierako agiriak kontuan hartuta). Itxura guztien arabera, bada, une hartan bazen noble-talde bat, Arabako lurraldearen eta bertako biztanleen gainean atribuzio jakin batzuk zituena.

http://www.euskosare.org/euskal_herria/aurkezpena_eh/historia/edad_media/jaurerriak/eks_structuredocument_view