EuskoSare > Mare Urdina > vidECO > vidECO 2009-n parte hartzeko epea luzatu egin da
2009-09-11 14:33
Azken aldaketak: 2009-09-14 12:23
Itzultzailea: Leire Gaceo Melgosa

vidECO 2009-n parte hartzeko epea luzatu egin da

vidECO-n parte hartzeko epea Urriak 18rarte luzatu da. vidECO Mare Urdina-k antolatzen duen filme laburren lehen lehiaketa da. Lanak mugikorrarekin, argazki kamerarekin edo bideo kamararekin grabatu daitezke. Bi minutuko lanagatik, sari galantak.

vidECO-n parte hartzeko epea urriak 18rarte luzatu da. vidECO 2009 Mare Urdina-k antolatzen duen filme laburren lehen lehiaketa da. Hau, Euskal Herriko Surf Federazioaren, Surfrider Foundation Europeren eta Pirinio Atlantikoetako Goren Kontseiluaren
kolaborazioarekin, Eusko Ikaskuntzaren EuskoSare programak bultzatutako lehiaketa da.

Hortaz, epe berriak hurrengoak dira:

    * Lanen harrera: Lanen harrera epea urriak 18rarte, Igandea, gaueko 12etan izango da.
    * Epaimahaiaren erabakia urriak 23an jakinaraziko da.
    * Botoen berdintasuna gertatuko balitz, epea luzatuko litzateke, hau da, urriak 26rarte.

Lanak telefono mugikorraz, argazki makinaz edo bideo kamaraz filmatu behar dira eta haien luzapena bi minututakoa izan beharko da, tituluak barne.

Arlo bakar bat dago: Filme Labur Onena vidECO 2009.  Epaimahaiak erabakiko du irabazlea nor suertatuko den. Lanaren gaia "Zer egiten duzu ingurugiroaren alde?" da, beraz lanak ideia hori islatu beharko dute.

Bideoak Euskaraz, Gazteleraz, Frantzesez, Ingelesez edo isilak izan daitezke. Parte hartzaile bakoitzak 5 lan bidali ditzake askoz jota.

Bideoak bidaltzeko hurrengo pausuak jarraitu behar dira:

    * Lehen pausua: Bideoa filmatu eta igo Youtuben (edo antzekoa).
    * Bigarren pausua: Lehiaketaren barne sartzeko parte hartzaileek inskripzio fitxa bete behar izango dute.
    * Hirugarren pausua: Behin inskripzio fitxa bete eta bidali duzuenean, EuskoSare taldeko kide bat zuekin jarriko da kontaktuan, den ondo jaso dela ziurtatzeko.

Egun gehiago dituzue lanak bidaltzeko, haien zain gaude!

Ikusi lehiaketaren oinarriak


Kalifikatu:
http://www.euskosare.org/mare_urdina/videco/videco_2009_epea_luzatuta/eks_newsitem_view