EuskoSare > Sur EuskoSare > Nor Garen
Actions sur le document

Nor Garen

EuskoSare Eusko Ikaskuntzak bere Euskomedia Fundazioaren bitartez gauzatutako ekimena da.

Eusko Ikaskuntza. Miramar Jauregia. Mirakontxa 48. 20007 Donostia.
AS/G/03004/1991 Elkarteen Erregistroan inskribatua
Identifikazio Fiskalaren Zenbakia: G-20408639
Tlfn.: +34 943 310855 / Fax: +34 943 213956

Eusko Ikaskuntza - Sociedad de Estudios Vascos, EI-SEV, izaera pribatuko Erakunde zientifiko kulturala da, 1918an Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Aldundiek sortua, euskal kultura garatzeko baliabide egonkor eta iraunkor gisa. EI-SEV bazkideek osatzen dute, eta horiek mundu guztian barreiaturik eta Sail Zientifizikoetan bildurik daude.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Komunitatean eta Ipar Euskal Herrian ezarpen ofiziala duen diziplina anitzeko zientzia erakunde bakarra da EI-SEV.

Bere historian zehar hainbat bereizgarri landu ditu:

  • Diziplina aniztasuna: 15 Zientzia Sail [gehiago]
  • Malgutasuna: Kudeaketa arineko egitura
  • Lurralde aniztasuna: Herrialde guztietan
  • Elkartzeko ahalmena: Erakunde askoren lankidetza Erakunde Publikoen aldetik
  • Lanbide aniztasuna: Akademikoak, profesionalak, adituak...


Balioak

Euskal Herria maitatzea, kultura askotarikoa eta solidarioa; zientzia eta kulturarekiko konpromisoa; aniztasun ideologikoa; elkarrekiko errespetua eta elkarrizketa; berrikuntza eta aurrerapena; euskara babestea.

Eginkizuna

EI-SEVek, elkargune den erakunde zientifiko kultural gisa, Euskal Herriaren eta/edo bertatik jakintza aztertu, ikertu eta zabaltzen du, haren aurrerapena bultzatzeko eta gizarte kohesioa eta partekaturiko nortasunak sustatzeko.

EI-SEVen helburuak dira: euskal kulturaren balio tradizionalak finkatzea, kultura goratzea eta hedatzea, eta euskal kulturako eskualdeetan bizi diren pertsona guztien mesederako izango diren balio berriak sortzea.

EI-SEVen jarduketa bere Estatutuetatik datozen ezaugarri batzuek zehazturik ageri da:

  • Aurrea hartzea: Oinarrizko eskasiak eta gizarte erronkak aztertzeko
  • Azterketak eta Berrikuntza: Erabakiak hartzen lagunduko duen eztabaida soziala sortzeko
  • Integrazioa: Gizarte zibilarena
  • Zabaltzea: Bere gogoetak, azterlanak eta ikerketak gizarte osoari
  • Sustatzea: Zientzia eta kultura azpiegituretan diren gabeziak zuzentzeko

Fundazioak

EI-SEVek hiru fundazio dauzka bere baitan: Asmoz Fundazioa, Euskomedia Fundazioa eta Barandiaran Fundazioa. Bakoitzak bere webgunea du eta hartan zeinek bere izaera eta ekintzen berri ematen du.


http://www.euskosare.org/euskosareri_buruz/nor_garen/eks_structuredocument_view