EuskoSare > Turismoa > Mundutik Ibiltariak > Adelaide Daraspe: "Egunero begiratzen dut Euskal Herrian zer gertatzen den prentsa eta Internet bidez"
2008-03-11 17:51
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English

Adelaide Daraspe: "Egunero begiratzen dut Euskal Herrian zer gertatzen den prentsa eta Internet bidez"

Adelaide Daraspe duela urtebete eta erdi joan zen Québecera. Historia ikasi eta bertako euskaldunei buruzko ikerketa egiten dihardu Kanadan. Oraindik ez daki etorkizunean zer egingo duen, baina bitartean han bizitakoari buruz eta somatutakoari buruz hitz egin die Euskal Herria Hortik Harako lagunei.

Nola ikusten duzu euskal komunitatea Québecen?

Oso interesgarria atzeman dut berezia delako. Nire helburua, hemengo euskaldunak ezagutzea izan da, gazteak eta zaharrak, haien nortasuna eta kultura lantzea, etxe barnetako objektuak ikusiz (makila, txapela...). Etxe barnetara sartu naiz, horiekin hitz egin dut jakiteko zer ohitura atxiki dituzten, zer objektu jartzen dituzten paretetan eta zeintzuk duten garrantzia gehien haientzat.

 
Zer kopurukoa da euskal komunitatea Québecen? Zer adineko jendea ikusi duzu?

Ikusi dudanez, Québec hirian ez dago euskaldunik edo oso gutti daude, familia batzuk bakarrik. Québec eskualdean, orokorrean, etorkin gehienak Montréalen bizi dira eta ber fenomenoa ikus dezakegu euskaldunentzat. Montréalen, gutti gorabehera 200 familia euskaldun daude, eta euskal etxeko familiak dira. Erreferendum bat izan zen 2001ean eta 1300 pertsonek euskal jatorriak zituztela erran zuten. Baina ez dakigu zehazki euskaldun sentitzen diren.
Adin guzikoak daude : ikasle aunitz baita 70.hamarkadan lan bila etorritakoak. Azken hauek anitz dira eta azken 30 urteetan lotura tinkoa atxiki dute haien artean.

...

Elkarrizketa osoa irakurri.

Adélaïde Darasperen bloga.

 


Kalifikatu:
http://www.euskosare.org/turismoa/mundutik_ibiltariak/euskal_herria_hortik_hara_adelaide/eks_newsitem_view