Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak gaur adierazi du hedabideak Baionan egoitza izaten segituko duela gerora ere, 'euskara indartzeko sorrera garaiko helburuari erantzuteko', eta gutxienez hiru kazetari ariko direla bermatu du -ETB, Euskadi Irratia eta Radio Euskadirako bana-. Gaur egun bost daude, lehen zazpi.[+]
Epaileen ebazpena ahalik eta lasterren bete dadila nahi du Euskalerria Irratiak. Irrati lizentzien banaketa lehenbailehen amai dadin, arauturiko prozedimendua zorroztasun osoz betez, epeak luzatzeko maniobrarik gabe, irregulartasunik gabe, arbitrariotasunik gabe, justiziaz. Ez du gehiago eskatzen, ezta gutxiago ere.[+]
'El Camino de Santiago y su historia Apuntes desde Navarra'. Jose Maria Jimeno Jurioren bilduma erraldoiaren baitan argitaratu den azkeneko liburua. Nafarroako historian eta baita ere, Europa Mendebaldekoan Erdi Aroan gauzatu ziren mugimendu erlijioso-soziologikorik handienak, erromesaldiak, horien artean Donejakue Bidea, du aztergai.
Kristau erreinu guztietako jende uholdeak eragin handia utzi zuen bide osoan eta nola ez, Nafarroan bertan. Erresuma osoa gizarte, artea, ekonomia, kultura, ohitura eta erlijio aldetik guztiz berrezartzea ekarri baitzuen.[+]
Comedia enpresarekin zuen ituna hil honetan bukatzen da, eta Iparraldeko lan taldearen iraunkortasuna jomugan dago.
Nazioarteko hitzarmena beharko da ETB1 ikusi ahal izateko Ipar Euskal Herrian.[+]
Irrati lizentzien banaketa oker egin zela ebatzi zuen otsailaren 11n bigarren aldiz Nafarroako Auzitegi Nagusiak, Euskalerria Irratiari arrazoia emanez. Helegitea aurkeztuta auzia luzatuko du Miguel Sanzen Gobernuak, eta lizentziarik gabe segitu beharko du Iruñerrian euskara hutsez aritzen den irratiak.[+]
Duela bi urte Mugarik gabeko lurpea proiektua martxan jarri zuten Euskal Herriko zortzi haitzuloek Kobazuloen eguna ospatuko dute martxoaren 7an. Egitasmoa ekimen turistiko baten baitan sortu da eta helburua "bizi dugun krisi ekonomiko honetan aukerak eskaintzea da, elkartuz eta lurpeko turista sarituz", argitu zuen Mendukiloko kobazuloaren ordezkariak, Eneko Agirrek. Dirua eragozpena izan ez dadin egiten ditugu egitasmo hauek, deskubritzeko dugun azken kontinentea bisita-tzeko aukera izan dezagun, aipatu zuen.[+]
Iruñean egindako prentsaurrekoan Eusko Ikaskuntzako Jose Mari Velez de Mendizabal, Euskaltzaindiko Andres Iñigo, Kontseiluko Xabier Mendiguren eta Acció Cultural del País Valencià-ko Toni Gisbertek ‘Mugarik gabeko telebista’ kanpaina aurkeztu dute.[+]
Jose Mari Jimeno Jurio historialariak, artean apaiza zela, Donejakue bidea egin zuen 1963an, bi lagunekin, gurdia eta guzti. Abentura hura laburbiltzen duen NO-DOa ekarri dugu hona. Garai haietan Donejakue bidea zeharo ahantzirik zegoen.[+]
Jose Maria Jimeno Jurioren Lan Osoak bildumako 6. Liburua dugu honakoa. Herri honetako Donejakue bidea eta bere ezaugarri guztiak ezagutzeko benetako harribitxia. Liburua eskuragai dago ohiko dendetan edo online bidez www.pamiela.org web gunean.
Tokiko historia eta Donejakue bidea oroimen kolektiboan mantendu eta bidea berreskuratzeko bidean, lan monografiko zinez aparta. Bilduma osoa bezelaxe, Udalbide, Pamiela argitaletxea eta Euskara Kultur Elkargoaren lankidetzari esker izan da posible argitarapena.[+]
Frantziako eta Europako legerietan oinarrituz, defentsako abokatuek Baionako absoluzio ebazpena berresteko eskatu zuten.
Prokuradoreak bi mila euroko isuna edo «epaileak egoki deritzon isuna» eskatu zuen.[+]
AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |