EuskoSare > EuskoSareri buruz > Bidali zure Gabonetako argazkirik onenak eta irabazi ezazu Foto Enrique Martín-en kamera edo album digital bat!
2008-12-18 17:20
Azken aldaketak: 2009-01-08 10:08
Itzultzailea: Zoraima Martínez de Pisón

Bidali zure Gabonetako argazkirik onenak eta irabazi ezazu Foto Enrique Martín-en kamera edo album digital bat!

EuskoSarek eta Foto Enrique Martínek EuskoSarek antolatzen duen Gabonetako argazkien lehen lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituzte. Jai hauek nola ospatzen dituzun jakin nahi dugu: lagunekin, familiarekin, mendian, bidaiatuz...Irabazleak album digital edo kamera bat jasoko du lehiaketaren patrozinatzailearen eskutik, Foto Enrique Martín.

EuskoSarek eta Foto Enrique Martínek Gabonetako argazkien lehen lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituzte. Bidali zure argazki onena eta lor ezazu Olympus FE-20 kamera edo album digitala, zeinek kameraren balio bera duen.

Parte-hartu nahi duen pertsona guztientzat dago zabalik lehiaketa (argazkilari profesional edo amateurak) eta adina, nazionalitatea, etab. ez da mugatua. Helburua, parte-hartzea eta sormena bultzatzea da. Edonork izango du parte-hartzeko aukera, adin, nazionalitatea, etab. muga izan gabe.

Gaia
Zure gabonetako argazkirik onena

Argazkien aurkezpena

  • Parte-hartzaile bakoitzak 5 argazki bidal ditzake gehienez.
  • Argazkiak formatu elektronikoan (JPEG) entregatu beharko dira, txuri-beltzean edo koloretan, gutxienez 1024 x 768 pixeletako bereizmenarekin.
  • Argazkiei ukituak egitea onartzen da, beti ere, kalitatea hobetzea bada helburua.
  • Originalak izan behar dute argazkiek, argitaragabeak eta beste lehiaketaren batean saririk jaso gabeak. Gainera, amaitugabe dagoen lehiaketaren batean aurkeztutako argazkirik ezingo da bidali.
  • Parte hartzaileek komunikazio publikoko eta erreproduzitzeko eskubideak Eusko Ikaskuntzari dohainik uzten dizkiete.
  • Iraingarriak izan daitezken argazkiak baztertzeko eskumena du EuskoSarek.
  • Argazkiak jasotzeko epea luzatu edo mozteko eskumena du EuskoSarek.

 

Argazkia bidaltzeko modua
  • argazkiak@euskosare.org posta elektronikora bidali beharko dira.

Epea

  • Materiala bidaltzeko deialdiaren epea abenduaren 18an hasiko da eta urtarrilaren 7an amaituko da, Euskal Herriko 15:00etan.
Bozketa
  • Bozketaren bidez, jendeak erabakiko ditu argazki sarituak zeintzuk diren.  Abenduaren 8tik 15era bitartean bozkatu ahalko dira argazkirik onenak. Argazki bakoitzari botu bat bakarrik eman ahalko zaio. Urtarrillaren 15ean, Euskal Herrian 15:00ak direnean amaituko da bozkatzeko epea. Lehiaketaren irabazlea nor den urriaren 16ean jakingo da.
  • Berdinketa kasuan, botoa emateko epea beste egun batez luzatuko da, hots, urtarrillaren 16era arte. Boto berdinak jaso dituztenen artean egingo da berdinketa-haustea.
  • EuskoSarek bere web orrian urtarrilaren 19an emango du jakitera irabazlearen izena.

Saria

  • "Gabonetako argazki onena" bidaltzen digunak Olympus FE-20 kamera edo album digitala jasoko du, berak aukeratzen duen arabera.
  • Irabazleak sari bat edo bestea aukeratu behar izango ditu.

Kalifikatu:
http://www.euskosare.org/euskosareri_buruz/concurso_fotografias_de_navidades-eu/eks_newsitem_view