EuskoSare > EuskoSareri buruz > EuskoSare Durangoko Azokan izango da
2008-12-04 14:38
Azken aldaketak: 2008-12-04 18:10
Argazkilaria: Asier Ibañez

EuskoSare Durangoko Azokan izango da

Abenduaren 5 eta 8 bitartean, Eusko Ikaskuntza eta EuskoSare Durangoko Azokan parte hartuko dute stand batekin. EuskoSarek blog baten bitartez, bertan gertatzen diren albisteen berri emango du baita elkarrizketa interesgarriak ere egingo ditu.

Urtero bezala, Durangoko Azoka gabonekin batera dator. Aurten, abenduaren 5etik 8ra arte ospatuko den Euskal Liburu eta Diska Azoka honetan EuskoSarek eta Eusko Ikaskuntzak stand bat izango dute. Handik informazioa egunero informazioa irakurri ahal izango duzue, besteak beste, elkarrizketak, kronikak, bideoak, argazki galeriak, etab.

EuskoSarek martxan jarri duen blog honetan egitaraua, bertara heltzeko mapak, stand-en kokapena, albisteak, etab. ikusgai daude. 
 
Durango Azokaren blogean sartu.


Kalifikatu:
http://www.euskosare.org/euskosareri_buruz/euskosareren__durangoko_azoka08_zuzenean/eks_newsitem_view