2009-12-29 12:55
Egitasmoak
Euskal Herriko hezkuntza eta ikasketa eskaintzaren hedapen egitasmoa

EuskoSareren egitasmo honen helburua Euskal Herriko erakunde akademiko edota hezkuntza alorrekoei bere eskaintzaren hedapenean laguntzea da; hortaz, erakunde horiei bere ikasketa, graduondoko, beka eta bestelako informazioak eskaintzen lagunduko zaie euskaldunak dauden herrialdeetan -kultura, heziketa, ikerketa eta ikasketei lotutako esparruetan-.

Nola erabil dezake egitasmo honen zerbitzua Euskal Herriko erakunde batek?

Euskaldunak bizi diren herrialdeetako unibertsitateetan bere informazioa hedatu nahi duen Euskal Herriko edozein erakunde EuskoSarerekin harremanetan jar daiteke, EuskoSaren hezkuntza eta ikasketen eskaintzaren hedapen programaz arduratzen den antolakuntzarekin alegia, eta horrela gure laguntza bideratu ahal izango dugu.

Nola lagundu dezaket sare honetan nire unibertsitatean Euskal Herriko informazioak hedatuz?

Unibertsitate edo erakunde akademiko batekin maiztasunez harremana duen edozein pertsonak lagundu dezake EuskoSarek antolatutako egitasmo honetan, Euskal Herriko hezkuntza eta ikasketen eskaintzaren Hedapen Egitasmoan alegia.

http://www.euskosare.org/euskal_mundua/programak/hedapena