2009-12-29 12:56
Egitasmoak
Euskal etxeek azoketan parte hartzeko sostengu egitasmoa

EuskoSareren egitasmo honen helburua azoka kultural, sozial, ekonomiko, turistiko eta bestelakoetan parte hartzen duten euskal etxeei laguntzea da; azoka horietan eskaintzen den informazio kantitatea handitzeko asmoz, Euskal Herriko erakundeen esku orriak eta bestelakoak lortzen lagunduko du EuskoSarek.

Nola egin dezake nire instituzioak bere materiala azoka edota erakusketatan parte hartzen duten euskal etxeei eskaintzeko?

Euskaldunak bizi diren herrialdeetako azoka eta erakusketatan informazioa zabaldu nahi duen edozein instituziok EuskoSarerekin harremanetan jar daiteke, euskal etxeei azoketan parte har dezaten laguntzeko dagoen EuskoSareko egitasmoko ordezkariarekin alegia; eta hala, material hori euskal etxe egokietan banatuko da.

Nola eska ditzaket Euskal Herriko erakundeen hedapen materialak azoka batean banatzeko gero?

Azokatan edota erakusketatan parte hartzen duen –edo parte hartu nahi duen- euskal etxe bateko edozein ordezkari ofizialak eska dezake EuskoSareren laguntza Euskal Herriko erakunde zehatz baten hedapen materialak lortzeko.

http://www.euskosare.org/euskal_mundua/programak/azoka