EuskoSare > EuskoSareri buruz > EuskoSarerekin kolaboratu nahi dut
Dokumentu Akzioak

EuskoSarerekin kolaboratu nahi dut

Hauexek dira EuskoSarek dituen kolaborazio lanaren beharrak. Gure euskaldunen sare hau elkartasuna eta kooperazioan oinarriturik dago, eta munduko herri eta hiritan laguntzaile asko ditu.

Edukinen itzulpena

EuskoSarek erabiltzen dituen lau hizkuntza ofizialetaz (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa) idatzitako edukinak itzultzeko itzultzaileak behar ditugu. Itzuli behar den hizkuntzako bertokoek lehentasuna izango dute.

Itzultzaile gisa lagundu nahi dut

Berriemaileak

Euskalduneei buruzko berriak sortzen duten herri eta hiri kopurua ahalik eta gehien handitzea helburua dugu.

Berriemaile gisa lagundu nahi dut

 

Argazkilariak

Euskal kolektibitatearen edo Euskal Komunitate Globalaren inguruko irudiak jaso eta bidaltzeko prest leudeken argazkilari profesional edo amateurak behar ditugu.

Argazkilari gisa lagundu nahi dut

 

Euskal familien argazkiak

Diasporako Familiak galerian dugun argazki bilduma handitzea helburua dugu (bai argazki berriak bai zaharrak ere). Argazkiak bidali nahi izanez gero, argazkiak@euskosare.org helbidera bidal ditzakezu.

Elkarteen Argazkiak

Munduko Euskal Elkarteen Argazkiak galerian dugun argazki bilduma handitzea helburua dugu. Zure argazkiak bidali nahi izanez gero, argazkiak@euskosare.org helbidera bidal ditzakezu (argazkien jabetza egileak mantenduko du beti).

Euskal Arrastoak munduan

Munduko Euskal Aztarnak Argazki-bilduma handitzea helburua dugu. Zure argazkiak bidali nahi izanez gero, argazkiak@euskosare.org helbidera bidal ditzakezu (argazkien jabetza egileak mantenduko du beti).

 

Zure laguntza behar dugu!

Arlo hauetan edota beste era batean, EuskoSarerekin kolaboratu nahi izan ezkero, bidal iezaguzu zure proposamena "Harremanak" atala erabiliz. Lagun gaitzazu Munduko Euskal Komunitatea zabaltzen!


http://www.euskosare.org/euskosareri_buruz/eksrekin_kolaboratu_nahi_dut/eks_structuredocument_view