EuskoSare > EuskoSareri buruz > Ataria Erabiltzeko Baldintzak
Dokumentu Akzioak

Ataria Erabiltzeko Baldintzak

Ataria Erabiltzeko Baldintzak

1. ATARIA erabiltzeko Baldintzen helburua

2. Erabiltzailea eta Onarpena

2.1. ADIN Nagusiko Erabiltzaileak

2.2. ADIN Txikiko Erabiltzaileak

3. ATARIAren Ezaugarriak

4. ERABILTZAILEAREN Betebeharrak

5. Bermeak baztertzea

6. Erantzukizuna

7. Jabetza Intelektuala eta Industriala

8. Arau hausteak Jakinaraztea

9. Norberaren datuak

10. Iraupena eta Amaiera

11. Aplikatzekoa den Legea eta Jurisdikzioa

1.- ZERBITZUA erabiltzeko Baldintzen helburua

1.1. Sarbidea eta erabilera errregulatzea da ATARIA erabiltzeko Baldintza hauen helburua, bai eta ATARIAren bidez EI/SEVek zuzenki edo/eta bere erabiltzaileek edo bestek erabiltzailearen esku jarritako edukiak eta zerbitzuak erregulatzea ere.

1.2. Hala eta guztiz, EI/SEVek jakinarazten dizu eduki eta zerbitzu jakin batzuk BALDINTZA BEREZIEK arauturik egon daitezkeela, eta horiek alde aurrez jakinaraziak izanik, kasuen arabera, hemen bilduriko baldintza orokorrak ordezkatu edo/eta aldatuko dituzten. Baldintza Orokorretan eta Baldintza Berezietan adierazitako baldintzen artean kontraesanen bat izatera, azken tresna horretan erabakitako baldintzak nagusituko dira bateraezinak gertatzen direnen gainean, bakar-bakarrik erregulazio berezi horren mende diren eduki eta zerbitzuei dagokienez betiere.

1.3. EI/SEVek, noiznahi eta aldez aurretik gaztigatu gabe, edukiak eta zerbitzuak erabiltzeko baldintzak alda ditzake, bai eta baldintza berriak sartu ere. Mesedez, erabiltzeko baldintzak berrikus itzazu aldian-aldian.

1.4. Era berean, EI/SEVek jakinarazten dizu ATARI honen bitartez bideratzen dituela edukiak eta zerbitzuak aurkezten diren bezala.

2.- Erabiltzailea eta Onarpena

2.1. Adin nagusiko erabiltzaileak. ATARI honetara sartzean ERABILTZAILE izaera bereganatzen duzu. ERABILTZAILE izateak baldintza hauek guztiak argi eta garbi ONARTZEA esan nahi du, bai eta, hala badagokio, aukeraturiko eduki edo zerbitzuari aplikatzekoak izango diren baldintza bereziak ONARTZEA ere. Nolanahi ere, baldintza hauek, baldintza bereziak eta aplikatzekoak izango liratekeen lege ohar eta gomendio guztiak zorrozki betetzearen mende geratuko da ATARIAren edozein erabilera.

2.2. Adin txikiko erabiltzaileak. Adin txikikoek ATARIAn sarbidea izateko eta erabili ahal izateko, ezinbestean, beren gurasoen eta/edo legezko ordezkarien baimena izan beharko dute. ATARIArentzat, adin txikiko baten sarbidea edo erabilera gertatu bada, horrek gurasoen eta/edo legezko ordezkarien baimena du.

· ATARIAk jakinarazten die adin txikikoaren gurasoei eta/edo legezko ordezkariei ezen adin txikikoentzat desegokiak edo debekaturik izan daitezkeen eduki edo zerbitzu batzuk izan daitezkeela. ATARIAk oroitarazten die adin txikikoen gurasoei eta/edo legezko ordezkariei haiena dela, soil-soilik, beren ardurapeko adin txikikoentzat egokiak diren edukiak edo zerbitzuak kontrolatu eta erabakitzeko erantzukizuna.

· Halaber, ATARIAk jakinarazten die gurasoei eta/edo legezko ordezkariei aplikazio informatiko batzuek beren ardurapeko txikikoentzat desegokitzat joko dituzten eduki eta zerbitzuetarako sarbidea bloketatu eta iragaztea ahalbidetzen dutela. Informazioa zure esku dago erabili ohi duzun nabigatzailean bertan.

3.- ATARIAren ezaugarriak

3.1. EI/SEVek, ERABILTZAILE zarenez, lineako baliabide aukera zabalerako sarbidea ematen dizu ATARIAren bidez, eta horien artean, adierazteko eran, honako hauek daude:

(1) Informazio eta Prestakuntza Zerbitzuak.- ATARIAk ERABILTZAILEei, komunikabideei, enpresei, administrazioei bideratzen dizkieten zerbitzuak dira, hainbat eratako informazio edukiak, sarbide erraz eta eraginkorraren bitartez, EI/SEVen jardueren ulermena eta gardentasuna hobetzen dutenak.

(2) Denda Birtualeko Zerbitzuak.- Lineako transakzioa hobetzearren zure esku jarritako zerbitzuak dira: adibidez, kontratazioa, dokumentuak eskuratzea eta erostea, etab.

(3) Komunikazio zerbitzu interaktiboak.- ERABILTZAILEen, enpresen, arteko harremanak hobetzea helburu duten zerbitzuak dira, eta EI/SEVen jarduerak eta zerbitzuak osatzen dituzte. ?.

3.2. EI/SEVek ahaleginak egingo ditu ATARIAren erabilgarritasun eta eskuragarritasun etengabea bermatzeko. Nolanahi ere, gerta daiteke helbide aldaketek, lotura berriak ezartzeak, ATARIA eguneratu beharrak etenaldiak eragitea, lan horiek egiteko beharko den denboran.

3.3. EI/SEVek beretzat hartzen du ATARIAren aurkezpena eta itxurapena, bai eta edukiak eta zerbitzuak ere, aldatzeko eskumena, alde aurrez gaztigatu gabe eta edonoiz. Erabiltzaile zarenez, aitortu eta onartu egiten duzu EI/SEVek ATARIA osatzen duten zerbitzuak eta/edo edukiak eten, desaktibatu eta/edo ezabatu ahal izango dituela edonoiz.

4.- ERABILTZAILEAren betebeharrak

4.1. Erabiltzaile zarenez, ATARIA era arduratsu eta egokian erabiliko duzu eta ATARIA legearen, moralaren, onarturiko ohitura onen aurka ez erabiltzeko konpromisoa hartzen duzu, ez eta/edo zilegi ez diren, debekaturik dauden edo hirugarrenen eskubide eta interesetarako kaltegarri diren ondorio edo helburuak betetzeko ere. EI/SEVek ez du bere gain hartzen horretatik guztitik letorkeen ezein erantzukizunik.

4.2. Erabiltzaile zarenez, aitortu eta onartu egiten duzu ATARIA helburu pribatu eta partikularretarako erabiltzea, bai eta espresuki debekaturik dagoela ATARIAren edukiak eta zerbitzuak norberaren enpresa jarduera gisa erabiltzea edo bereganatzea.

4.3. Erabiltzaile zarenez, ez dituzu aldatuko ez eraldatuko © aipamenak eta jabetza intelektual eta/edo industrialeko eskubideak identifikatzen dituzten gainerako datuak, EI/SEVenak edo ATARIAri erantsiriko edukien titularrenak, ez eta litezkeen babesgailu teknikoak ere.

5.- Bermeak baztertzea

5.1. EI/SEVek ez ditu bermatzen, inola ere, ATARIAren zerbitzuak eta/edo edukiak, ez eta ATARIA bera ere, ez inplizituki ez esplizituki. Hala, adierazteko eran soilki, EI/SEVek ez ditu bermatzen:

(1) ATARIAren funtzionamenduaren eta horren edukien eta/edo zerbitzuen erabilgarritasuna eta jarraitasuna, noiznahi eta edozein lekutatik.

(2) ATARIra eta dauzkan zerbitzuetara eta/edo edukietara noiznahi eta etengabe sartzea.

(3) ATARIAk dauzkan zerbitzuen eta/edo edukien kalitate maila, elkarreragiletasuna, kopurua eta funtzionalitatea.

(4) ATARIAk dauzkan zerbitzuen eta/edo edukien egokitasuna helburu partikular eta/edo berezi baterako.

(5) Zerbitzuen eta/edo edukien egiazkotasuna, zehaztasuna, osotasuna, zilegitasuna, fidagarritasuna, gaurkotasuna eta erabilgarritasuna.

(6) ATARIAren bitartez bideraturiko edukietan edo zerbitzuetan birusik edo bestelako elementu kaltegarririk ez izatea.

(7) ATARIAn bildu eta bertatik bideraturiko datuetarako edo eskaintzen dituen zerbitzuetarako sarbide ez baimendua eta/edo datu horien aldaketa.

5.2. EI/SEVek, salbu eta baldintza berezietan espresuki hala adierazia izatera, ez du parte hartzen hirugarren alderdiek ATARIAren bitartez edo ATARIaz kanpotik bideraturiko edukien eta/edo zerbitzuen prestaketan. Halaber, EI/SEVek ez ditu ikuskatzen, ez eta kontrolik ezartzen horien zilegitasun, zehaztasun, egokitasun, kalitate, fidagarritasun, egiazkotasun eta/edo baliagarritasunaren gainean eta, beraz, ez du inolako bermerik eskaintzen horietaz.

6.- Erantzukizuna

6.1. Erabiltzaile zarenez, jakitun zaude eta borondatez onartzen duzu ATARIAren erabilera, zerbitzuak, edukiak zure erantzukizunpean gertatzen direla, nolanahi ere. Horrenbestez, eta legeak erantzukizuna aginduz mugatzen duen kasuetan izan ezik, erabiltzailearen aurrean EI/SEVek ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain ATARIAren eta dauzkan zerbitzuen eta/edo edukien sarbideari eta erabilerari dagokienez. Dena den, edozein arrazoia dela bide, erantzukizun-salbuespenen bat baliogabetzat jo izanez gero eta EI/SEV, zerbitzuari eta/edo edukiari dagokienez, kalte edo galera baten legezko erantzuletzat jo litekeen kasuan, erantzukizun hori erabiltzaileak aipatu zerbitzu eta/edo edukiagatik diruz ordainduriko kopurura mugatuko da.

6.2. Era ez murriztailean, EI/SEVen erantzukizun-salbuespenak ondoko hauetatik letozkeen erantzukizun guztiak hartzen ditu:

(1) ATARIAren funtzionamenduaren, haren zerbitzuen eta/edo edukien erabilgarritasun eta jarraitasun eza.

(2) ATARIAren eta dauzkan zerbitzuen eta/edo edukien sarbidea etetea, kentzea edo bertan behera uztea.

(3) Edukien egiazkotasun, zehaztasun, osotasun, zilegitasun, fidagarritasun, gaurkotasun eta baliagarritasunik eza.

(4) ATARIAn bildu eta bertatik bideraturiko datuetarako edo eskaintzen dituen zerbitzuetarako sarbide ez baimendua eta/edo datu horien aldaketa.

(5) ATARIAren bitartez edo ATARIaz kanpotik hirugarrenek bideraturiko edukien eta/edo zerbitzuen zilegitasun, egiazkotasun, egokitasun, kalitate, fidagarritasun eta/edo baliagarritasunik eza. Bereziki eta, adibide eran, ondokoek eragindako kalte-galerak:

i. Jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak haustea, hirugarrenen nortasun eskubidea eta era guztietako eskubideak haustea, edukien, zerbitzuen eta/edo produktuen transmisioa, zabalkundea, eskura jartzea, harrera, sarbidea eta eskuratzea direla eta.

ii. Bidegabeko lehia egintzak eta/edo zilegi ez diren publizitate egintzak.

6.3. Erabiltzaile zarenez, jakitun zaude eta borondatez onartzen duzu zerbitzuen eta edukien hirugarren hornitzailea, EI/SEVekoa ez dena edo ATARIAz kanpokoa dena, bere edukiak eta zerbitzuak eskueran jartzeak eragin litzakeen kalte-galeren erantzule bakarra dela.

6.4. EI/SEVek ez ditu bermatzen erabiltzaile gisa hiperesteken (link) bidez ATARItik sarbide izan eta lor ditzakezun hirugarrenen edukien edo zerbitzuen eskuragarritasun teknikoa, kalitatea, zehaztasuna edo egiazkotasuna. EI/SEVek ez du inolako kontrolik horien gainean eta uko egiten dio horiengatiko edozein erantzukizunari.

7.- Jabetza Intelektuala eta Industriala

Erabiltzaile zarenez, aitortu eta onartu egiten duzu ATARIAren elementuak eta eduki eta/edo zerbitzuetako bakoitzarenak, EI/SEVen edo hirugarrenen jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideek babesturik daudela. Erabiltzaile gisa, ez dituzu EI/SEVen edo ATARIAn agertuko diren hirugarrenen eskubideen (jabetza industrial, intelektual edo beste edozein eskubideren) identifikazio ikurrak ezabatuko.

8.- Arau hausteak Jakinarazteko prozedura

Baldin eta edukiak kopiatu direla eta sartzen erraza den ATARIko kokaleku batean daudela uste baduzu, halako eran non jabetza intelektualeko eskubidea edo beste era bateko eskubideak zapaldurik izan daitezkeen, harremanetan jarri beharko duzu EI/SEVen zerbitzuarekin ei-sev@eusko-ikaskuntza.org helbide elektronikoan edo haren posta arrunteko helbidean, eta ondoko informazioa bideratu:

i. Erreklamatzailearen izena, abizenak, nortasun agiria, helbidea, telefono zenbakia eta/edo posta elektronikoaren helbidea, edo, hala badagokio, haren izenean eta haren ordez jarduteko baimenduriko pertsonarenak.

ii. Ustez zilegi ez den jarduera zehaztea eta, bereziki, jabetza idustrialeko edo intelektualeko eskubideen ustezko urratzea denean, babesturiko edukien deskripzio garbia eta xehea eta horien kokapen zehatza.

iii. Berariazko aitorpena, ondokoa adieraziz: (a) eskubide hausteari dagokion informazioa zehatza eta egiatia dela eta aitortzailea babesturiko eskubideen legezko titularra dela eta (b) egindako ustiapena ez dela zilegia eta eskubideak urratzen dituela.

9.- Norberaren datuak

9.1. ATARIAren zerbitzu eta/edo edukietako bat erabiltzeko edo hartarako sarbide izateko, erabiltzaile zarenez, EI/SEVek eskatu ahal izango dizu erregistro orri batzuk betetzea izaera pertsonaleko datuekin. EI/SEVek norberaren datuak babesteko politikan agerturiko baldintzen arabera tratatuko dira datu pertsonal horiek. ATARIaren datu-orri horiek bete eta bidaltzean, erabiltzaile gisa espresuki ONARTU ETA BAIMENA EMATEN DIOZU EI/SEVi eskatu zaizkizun izaera pertsonaleko datuak, kasuan kasuko, bildu, automatikoki tratatu eta laga ditzan, datuak babesteko Politika horretan zehazturiko helburuen arabera eta baldintzen mendean. Era berean, ATARIAren datu-orri horiek bete eta bidaltzean, erabiltzaile gisa espresuki ONARTU ETA BAIMENA EMATEN DIOZU EI/SEVi aldian-aldian bere jarduera eta gertakariei buruzko informazioa eta egokitzat joko dituen bestelako informazio guztiak bidal diezazkizun, bere jarduera eremuaren barrenean eta elkarturiko erakundeen alorrean (adibidez, ASMOZ Fundazioa, EUSKOMEDIA Fundazioa). Aldiz, informazio hori jaso nahi ez izatera, bidal ezazu mezu hau: EZ DUT INFORMAZIO GEHIGARRIRIK JASO NAHI.

Azkenik, e-postako zerrendetan izena ematerakoan, erabiltzaile zarenez, onartu eta baimena ematen diezu dagozkien zerrendetako erabiltzaile erregistratuei zerrendako gaiekin zerikusia duten mezu elektronikoak eta informazioa bidaltzeko.

9.2. EI/SEVek indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera nahitaez bete beharreko segurtasun neurriak, teknikoak zein antolakuntza mailakoak, hartu ditu eta hartu egingo ditu. Dena den, erabiltzaile gisa aitortu eta onartu egiten duzu Interneteko segurtasun neurriak ez direla hautsezinak, eta EI/SEVek ezin duela bermatu ATARIAren erabileraren segurtasun osoa.

10.- Iraupena eta Amaiera

ATARIAren zerbitzua emateak eta berak hornituriko zerbitzu, eduki eta produktuenak iraupen mugagabea dute. Esandakoa gorabehera, ATARIAren zerbitzua ematea eta eduki, produktu eta zerbitzuetako edozeini dagokiona amaitutzat eman edo eten dezake EI/SEVek, noiznahi, alde bakarretik eta hartarako borondatea arrazoi bakarra duela.

11.- Aplikatzekoa den Legea eta Jurisdikzioa

Erabiltzeko Baldintza Orokor hauek indarrean dagoen espainiar legeari jarraitzen diote. EI/SEV, era berean, ATARIAren zerbitzu ematetik eta Baldintza orokor hauen gaia diren eduki eta zerbitzuetatik letorkeen edozein eztabaida ebatzeko, erabiltzaile gisa, Donostiako Epaitegien eta Auzitegien mende jartzen da, eta espresuki uko egiten dio legokiokeen beste edozein jurisdikziori.


http://www.euskosare.org/euskosareri_buruz/ataria_erabiltzeko_baldintzak/eks_structuredocument_view