Hemen zaude: Hasiera Albisteak euskal etxeak
Pozik Saltako Gure Etxea-koak euren lehen urtemugan: proiektuz jositako programa aurkeztu dute 2010erako

Pozik Saltako Gure Etxea-koak euren lehen urtemugan: proiektuz jositako programa aurkeztu dute 2010erako

Gaur urtea bete da 'Gure Etxea' Euskal Etxeak bere sortze bilera ofiziala egin zuenetik Salta-n, izen bereko probintzia argentinarreko hiriburuan. Hamabi hilabete hauetan gogor eta ilusioz lan egin duten Euskal Etxearen sortzaileek "poztasun ikaragarria" eta "harrotasun ezkutaezina" sentitzen dutela diote, eta horrek indarrak ematen dizkiela lan egiten jarraitzeko. Izan ere, iazko abenduaren 3an sortu zen Euskal Etxeak --San Frantzisko Xabier egunean eta Euskararen Egunean-- aurkeztua du dagoeneko 2010erako aurreratu nahi dituen gaien zerrenda.

Gehiago Irakurri…

Musika, dantzak eta hitzaldi ugariz hasi da Buenos Airesko Eusketxe 2009. urte arrakastatsuari agur esaten

Musika, dantzak eta hitzaldi ugariz hasi da Buenos Airesko Eusketxe 2009. urte arrakastatsuari agur esaten

Oso balantze ona aurreikusten du Buenos Airesko Eusko Kultur Etxearen Batzorde berriak 2009 honen amaieran. Izan ere, azken sei hilabeteetan erakunde argentinarrak antolatutako ekitaldiek erantzun bereziki ona eman dio euskal komunitateak. Lagun anitz bildu dira Eusketxek proposatutako ekintzetan partaide, eta proposamen-aukera, zabala izan da oso: sukaldaritza-zikloa, kontzertuak, dantza eta arte erakustaldiak, hitzaldiak eta liburu aurkezpenak. Indarrak berrituta, Buenos Aires eta Argentinan euskal kulturaren ikur eta erreferentea izaten segitzen duen instituzio honek gogo biziz eusten die egunero eskuartean dituen kultur lanei eta baikor begiratzen dio geroari, adierazi digu Maria Elena Etcheverry bertako lehendakariak.

Gehiago Irakurri…

Lapridako 'Lagunen Etxea' Euskal Etxe argentinarrak larunbatean ospatuko du elkartearen 20. urteurrena

Lapridako 'Lagunen Etxea' Euskal Etxe argentinarrak larunbatean ospatuko du elkartearen 20. urteurrena

Lagunen Etxea Euskal Etxeak 20 urte beteko ditu datorren abenduaren 3an, halako egun batean, San Frantzisko Xabier egunean, alegia, eta Euskararen Egunez baita ere, sortu baitzen mundura Buenos Aires probintziako Laprida herrian. Ospakizuna, berriz, aurreko asteburura ekarri dute, datorren larunbatera, alegia. Programari segituz, iluntze aldera, meza batez ekingo diote ekitaldiari, eta afaria egingo dute ondoren, Necocheako Otxote Osasuna taldearen doinuak partaide; eta euskal dantzak eta erromeria ere lagun izango dituzte. Euskal Etxetik, antolatzaileek gomitea luzatu diete hala nahi duten guztiei, bertaratu eta festa, barnetik eta euskal giroan ongi murgilduta bizi dezaten. FEVAko Zuzendari Batzordea, bere aldetik, goizeko 10etatik bilduko da Lapridako EEan, urteurrenarekin bat eginez.

Gehiago Irakurri…

Pergaminoko 'Lagun Onak' Euskal Etxea euskaldunen ordezkari izan zen Pergamino hiriaren urteurrenean

Pergaminoko 'Lagun Onak' Euskal Etxea euskaldunen ordezkari izan zen Pergamino hiriaren urteurrenean

Joan den urriaren 23, 24 eta 25ean, eta hiriaren urteurrenaren ospakizunen barnean gauzatu da aurten Pergaminon Gizataldeen Azoka. Jaiaren agertokia Mitre Geltokiko Nasa ohia izan zen, eta tren baten hiru bagoi sukalde bihurtu ziren kolektibitateetako ordezkariek euren janari tipikoak bertan prestatu ahal izan zitzaten, tartean izen ezagun zein bitxidunak, hala nola kepiak, sfija-k, chucrut-a, enpanadak edota rabak. Jaiaren inaugurazioa ostiral eguerdiz izan zen eta ondoren mota askotako ekintzei zabaldu zitzaien txanda. 'Lagun Onak' Euskal Etxearen eskutik Goizeko Izarra dantza taldea eta Ahotsak abesbatza aurkeztu ziren; euskal etxeak gonbidaturik baita ere, Cesar Arrondo immigrazioaz aritu zen hitzaldi batean.

Gehiago Irakurri…

Viedma eta Patagonesko 'Beti Aurrera Aberri Etxea' euskal elkarteak bere 13. urteurrena ospatu zuen atzo

Viedma eta Patagonesko 'Beti Aurrera Aberri Etxea' euskal elkarteak bere 13. urteurrena ospatu zuen atzo

2009/11/23

Viedma eta Carmen de Patagones herri argentinarretako bazkideak biltzen dituen 'Beti Aurrera Aberri Etxea' delako euskal elkarteak bere 13. urteurreneko festa egin zuen atzo Rio Negro Probintziako Banketxeko langileen partzuergoaren Laket Gunean, bere bazkide eta lagunetako ehun bat pertsona bertara bildurik. Elkarretaratzeak zahar, gazte eta haurrak ere batu zituen eta guztientzat garatu ziren ekimenak. Musika, dantza, kantua, kirolak, joko eta jolasak ez ziren batere falta izan, ezta ere alaitasuna, bizitasuna eta umore on eskuzabal eta guztiekin partekatua.

Gehiago Irakurri…

Zuzendaritza berritu du Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeak: Maite Bengoa, lehendakari berria

Zuzendaritza berritu du Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeak: Maite Bengoa, lehendakari berria

Zuzendaritza Batzordea berritu du Uruguain, bertako hiriburuko Haize Hegoa Euskal Etxeak, izan ere Euskal Etxea izatearekin batera bere burua 'Euskal Kultura Uruguain Sustatzeko eta Ikertzeko Etxea' legez definitzen duen euskal elkarteak. Orain arte lehendakari izan den Enrique Poittevin Gilmet-ek, Maite Bengoa Tejeriari pasatu dio lekukoa, bertako kideek zegokion bilkuran Zuzendaritza berritzeko hauteskundeak egin ostean. Zorionak Maite Bengoa euskaltzale atxiki eta ezagunari, eta ongi irabazitako zorionak baita ere kargua uzten dutenei, elkartean lana lekuz aldatu baizik ez dutela egingo pentsa baitaiteke, euren eskarmentua, lan eskuzabal eta nekaezina eta euskal engaiamendua zinez ezaguna baita.

Gehiago Irakurri…

Santa Feko Gure Etxeak Urrundik-eko lagunak gonbidatu zituen Santa Feko Gizataldeen Azokan parte hartzera

Santa Feko Gure Etxeak Urrundik-eko lagunak gonbidatu zituen Santa Feko Gizataldeen Azokan parte hartzera

2009/11/20

Hiriaren 436. urteurrenaren ospakizunen barnean gauzatu da aurten Santa Feko Gizataldeen Azoka. Topaketa, Belgrano Tren Geltokian, berreskuratu berria den aretoan, egin da, inaugurazio ekitaldiak hamar mila bat pertsona bildu dituela, antolatzaileen arabera. Hamabi kolektibitatek hartu zuten parte jai berezi honetan bakoitzak bere musika, dantzak eta janari tipikoak erakutsiz. Santa Feko alkate Mario Barletta eta Kultur Idazkari Damián Rodríguez Kees izan dira ekitaldiko buru eta Udal Bandak eta Abesbatzak jarri diote musika. Azokako XVI. edizio honetan Santa Feko euskaldunek Paranako Urrundik Euskal Etxeko dantzariak gonbidatu dituzte jaialdian parte hartzera.

Gehiago Irakurri…

Txileko Santiago eta Viñako Euskal Etxeek Julian Celaya Gizataldeekiko Zuzendariaren bisita jaso zuten

Txileko Santiago eta Viñako Euskal Etxeek Julian Celaya Gizataldeekiko Zuzendariaren bisita jaso zuten

Hego Ameriketako puntara Argentinako Euskal Asteko ekitaldietan parte hartzera ekarri zuen bidaia berean inguratu zen Txilera Julian Celaya Eusko Jaurlaritzako Euskal Gizataldeekiko Zuzendaria. Ekimen argentinarraren aste berean lehenxeago, Andeen Mendebaldeko magaleko herrialde honetan ofizialki onetsita dauden bi euskal etxeak bisitatu zituen, Santiago hiriburuan eta Viña-Valparaison.

Gehiago Irakurri… [ Erantzun bat ]

Tandileko prentsa Cecilia Cenoz Gure Etxeako lehendakariarekin solastu da Euskal Etxearen 60. urteurrenaz

Tandileko prentsa Cecilia Cenoz Gure Etxeako lehendakariarekin solastu da Euskal Etxearen 60. urteurrenaz

Buenos Aires probintzia argentinarreko Tandil herrian, bertako Gure Etxea Euskal Etxea bere 60. urteurrena ospatzen ari dela-eta, bertako 'El Eco de Tandil' egunkariak euskal elkarteko Cecilia Cenoz lehendakaria elkarrizketatu du 'Euskal Etxeak 60 urte bete ditu eta interes orokorreko hainbat ekitaldirekin ospatuko du' izenburupeko artikuluan. Cenoz gazteak aurtengo maiatzan hartu zuen erakundea gobernatzeko erronka, belaunaldi aldaketa ekarriz kargu horretan euskal etxeari. Zazpi urte dira bazkidetu zela eta horietarik bost urte daramatza euskara irakasle.

Gehiago Irakurri…