IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   






Zinema: Igelak & Zapoak

Tinko euskara taldearen eskutik, Igelak & Zapoak filma (Simone van Dusseldorp. Holanda. 2008) ikusi ahal izango dugu Donostiako Antiguo Berri zineman, larunbatetik azteazkenera 17:15ean, eta ostegunean, abenduak 31, 17:00etan. Sei urteko Maxek zeregin garrantzitsua dauka: Erietxean dagoen bere anaiarentzat igel buruak aurkitzea, beharrezkoak baititu sendatzeko.

Osorik irakurri
 

2009-12-29

Normalizazioa
Altzako Euskaraz Bai Futbol Festa ospatuko dute gaur eta bihar Altzan
Hiriko 120 gaztetxok euskara eta kirola uztartzen dituen Altzako Euskaraz Bai Futbol Festan parte hartzeko aukera izango dute gaur eta bihar. Bizarrain kultur elkarteak eta Herrerako Sporting Kirol Elkarteak antolatuta, hainbat ekintza egingo dituzte 16:00etatik aurrera Herrerako futbol zelaian. Gainera, bihar euskarazko kultur produktuak zozkatuko dituzte parte hartzaileen artean. Antolatzaileen esanetan, festa honen helburua da "haur, guraso eta ikastetxe zein kirol elkarteetako kide eta trebatzaileei erakustea normaltasunaren bidean euskarak esparru naturaltzat dituela bai kirola baita jolasa ere".
- Euskaraz Bai Futbol Festa antolatu dute gaur eta biharko Altzan Noticias de Gipuzkoa

Ingurumena
Udalak edukiontzi marroia mantenduko du Amara Berrin
Zabor organikoa biltzeko edukiontzi marroia Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri zuen martxan Amara Berrin, baina udazkenean iragarri zuenez, aurrerantzean Donostiako Udalak arduratu beharko zuen horretaz. Hasieran zalantzak izan ziren Udalaren egoera ekonomikoa zela medio, baina atzo Migel Angel Díez Ingurumen zinegotziak iragarri zuenez, Udalak edukiontzi marroia mantenduko du. Orain arte Amara Berriko 1.933 etxebizitzetan banatu dituzte zakarrontzi marroiak eta horiek edukiontzietara botatzeko poltsa eta giltza bereziak. Udalak datozen egunotan kanpainarekin bat egiteko aukera zabalduko du. Horretarako, edukiontzi marroiari eta konpostari buruzko informazioa eskaintzen duen eskutitza bidaliko du auzoko etxebizitza guztietara.
- Amara Berri mantiene el contenedor marrón y busca más hogares que se impliquen El Diario Vasco
- La recogida de materia orgánica se extiende a todos los amaratarras Noticias de Gipuzkoa

Ingurumena
Haritzalde taldeak dio 400 metro baso hondatu dituztela Urumea inguruan
Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Urumea ibaiaren inguruan 400 metro ibar-baso hondatu eta 118 zuhaitz moztu dituztela salatu du. Kalte horiek Urumea ibaiaren ertzean bidegorria eraikitzeko ibaia bideratzeko lanetan eragin dituztela argitu du taldeak. Bere esanetan, mozketa horiek ez ziren obren aurreikuspenetan agertzen.
- 400 Donostian hondatu duten baso zatia metrotan Berria
- Denuncian la destrucción de 400 metros de bosque de ribera Noticias de Gipuzkoa

Gizartea
Ostiraletik aurrera Larramendi kalean egongo da familia elkargunea
Urtarrilaren 1etik aurrera Larramendi kalean egongo da azken asteotan Errondo pasealekuan egon den familien elkargunea. Ostiral honetatik aurrera Eusko Jaurlaritzak hartu behar zuen gune horren ardura, baina aurreko elkarte kudeatzaileak, Kidetzak, porrot egin zuen eta Jaurlaritza lehenago hasi zen lan horietan. Beraz, urte hasierarekin batera leku aldaketa bakarrik izango da. Familia elkarguneek modu gatazkatsuan banandu diren gurasoen seme-alabek euren zainketa ez duten gurasoa ikusteko aukera eskaintzen dute.
- La gestión de los puntos de encuentro familiar será pública El Diario Vasco
- El Gobierno vasco se hará cargo en enero de los Puntos de Encuentro para hijos de separados Deia
- Lakua asume la gestión de los puntos de encuentro ante las dudas sobre Kidetza Noticias de Gipuzkoa
- Lakua asume desde enero puntos de encuentro familiares Gara
- Asuntos Sociales comenzará a gestionar los puntos de encuentros familiares en enero El País

Zientzia
Zientziaren Kutxaguneak urteko hamar zientzia albiste garrantzitsuenen zerrenda osatu du
Zientziaren Kutxaguneak 2009ko hamar zientzia albiste garrantzitsuenen zerrenda osatu du. Zerrenda zientziaren hedapenerako lantaldeak egin du eta Hadroi Talkagailu Handia (LHC) martxan jarri izana kokatu dute lehen postuan.
- Los diez hitos científicos del año El Diario Vasco

Gizartea
Martxan da Kresala elkarteak antolatutako haurrentzako bigarren sukaldaritza ikastaroa
Kresala elkarteak haurrentzako sukaldaritza ikastaroa antolatu du bigarren urtez. Aurtengo edizioan 55 pertsona ari dira parte hartzen ikastaroan, 10 edo 12 pertsonako taldetan banatuta. Ikastaroan hiru platerez osatutako menuak egiten ikasteaz gain, erosketak egiten eta birziklatzen ikasten dute. Talde bakoitzeko begirale bat edo bi izaten dituzte eta haurrek prestatutako jakiaren zati bat etxera eramateko aukera izaten dute.
- Con las manos en la masa El Diario Vasco

Kultura
Publis agentziak Cuadernos Publis bildumako azken alea argitaratu du
Publis publizitate agentziak Cuadernos Publis bildumako 24. alea kaleratu berri du. Ale horrekin Donostiako xehetasunak aurkitzeaz eta azaleratzeaz arduratu den aldizkariak agur esango dio 25 urteko ibilbideari. Juan Ramon Esnaolak sortu zuen Cuadernos Publis bilduma.
- El último paseo entrañable El Diario Vasco

Kultura
Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek telebistako 25. urteurrena ospatu dute
Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak duela 25 urte hasi ziren telebistan lanean, eta atzo bazkari batekin ospatu zuten. Ospakizunean izan ziren urte hauetan guztietan eurekin lan egin duten hainbat pertsona eta banan-banan euren esfortzua eta lana eskertu zieten. Orain arteko jarduna ospatzen ari badira ere, hiru pailazoek lanean jarraitzen dute eta Txutxupe diskoa kaleratu dute berriki.
- Txirri, Mirri y Txiribiton, de plata El Diario Vasco (I)
- Txutxupe, sabiduría payasil en formato CD El Diario Vasco (II)
- Encuentro de la cultura vasca en torno a Txirri, Mirri eta Txiribiton Noticias de Gipuzkoa



http://www.euskaraz.net/Euskara_Ikasten/Aurkezleak

http://www.euskaraz.net/Argitalpenak/Gida

http://www.euskaraz.net/Kultura/Euskararen_eguna

http://www.euskaraz.net/Hezkuntza/Mitxelena

AGENDA
 
  Haur antzerkia: Itsasminez gaur
  Haur antzerkia: Harritxu Maritxu, Anne Monna, bihar
 
|| 2009 - Abendua  ||
A A A O O L I
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31  
   
  Hurrengo hitzorduak
 http://www.euskaraz.net/Argitalpenak/Mugi/Mugi55

http://www.e-monamour.com/

http://www.merkatari.net/autodiagnostiko_site/

http://www.euskaraz.net/Euskara_Ikasten/Hiztegiak

http://www.euskaraz.net/badakit

http://www.euskaraz.net/Hezkuntza/Auzoka/Auzoka99

http://www.euskaraz.net/Euskara_Ikasten/Hiztegiak/Sakelakoa

http://www.euskaraz.net/Hezkuntza/Oporretan

http://www.euskaraz.org/donostia

http://www.euskaraz.net/Argitalpenak/HerriLiteratura

http://katalogoa.donostiakultura.com/indexeusk.html

http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa

http://www.euskaraz.net/Plan_Orokorra

http://www.euskaraz.net/Argitalpenak/EuskararenArauak

http://www.eragin.com/patronatua/PLANGINTZA2009/html_beta/