EuskoSare > Monde Basque > Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak diasporarentzat
Actions sur le document

Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak diasporarentzat

Euskal Autonomia Erkidegoak Euskaditik kanpo dauden euskal komunitateei dirulaguntzak ematea aurreikusi du. Deialdiak urtean behin egingo dira eta argibideak EHAA- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.
  • Eukal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden euskal erakundeei ematen zaizkien dirulaguntzen erregimena

124. dekretua, 2003ko ekainaren 10ekoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.

Diru laguntzak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden eta Eusko Jaurlaritzak aitortzen dituen euskal etxeei edo  euskal etxeen feredazio eta konferazioei bakarrik emango zaizkie, 318. dekretuak, 1994ko uztailaren 26koak, ezartzen duen bezala.

Dirulaguntzek guztiz edo ia guztiz finantzatuko dituzte euskal etxeen gastu eta inbertsioak, urte osorako programak edota ekintza konkretuak. Gainera, Euskadin zein kanpoan dauden euskal elkarteen arteko giza- harremanak zein harreman ekonomiko eta kulturalak sendotzeko bailioko dute.

Laguntza emateko bazkide kopurua, elkartera hurbiltzen den jende kopurua eta proposatutuako programa hartuko dira kontutan, urtero ebazpenaren balorazio-irizpideetan ezarritakoaren arabera.

Deialdia urtean behin egiten da. Deialdiaren data, aldakorra denez, urtero EHAAn argitaratuko da.

Argibide gehiago

Euskal etxeei emandako diru laguntzak zehazten dituen 124/2003 Dekretua kontsultatu.

  • Euskaditik kanpo dauden eta atzerriko euskal erakunderen baten partaide diren norbanakoei zuzendutako prestazio ekonomikoen erregimena egoera larrian eta asistentzia faltan pertsonei laguntzeko.

222 Dekretua, 2009ko irailaren 30ekoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.

Euskal erakundeetako partaide diren norbanakoei zuzenduko zaizkie dirulaguntzak asistentzia eta behar handiko egoerei aurre egitea helburu.

Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden eta Eusko Jaurlaritzak aitortzen dituen euskal erakundeek tramitatu behar dituzte laguntzak, 318. Dekretuak ezartzen duen bezala (1994ko uztailaren 28koa). Laguntzak euskal etxeei edota  euskal etxeen federazio eta konfederazioei  emango zaizkie, eta beraiek helaraziko dizkiote azken hartzaileari.

Laguntza ekonomikoak jaso nahi dutzten bazkideek, beraz, beren erakundera jo beharko dute tramitea egiteko. Bazkide ez direnek beraien bizilekutik hurbilen dagoen euskal erakundera jo dezakete.

Eskaeren balorazioa eta aukeraketa familiaren egoera ekonomikoak baldintzatuko du Euskal Autonomia Erkidegoko familia errentaren bataz betekoaren arabera, muturreko beharraren egoeraren larritasunaren arabera, osasun kontijentziaren larritasunaren arabera eta eskaerak definitutako beharrei duen egokitasunaren arabera.

Deialdia urtean behin egingo da. Datak urtero aldatzen dira, eta EHAAn argitaratuko dira.

Argibide gehiago

Testu osoa kontsultatu (222/2003 Dekretua), euskal gizataldeetako partaide diren eta egoera larrian edo asistentzia faltan dauden pertsonei laguntza ekonomikoak esleitzea arautzen duena.

  • Gaztemundu programa

316. dekretua, 2003ko abenduaren 23koa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.

Gaztemundu programa Euskadin egonaldi bat da. Helburua da Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko euskal etxeetako gazteek Euskal Autonomia Erkidegoa ezagutzea eta bai Euskadiko zein kanpoko gazteen artean harremanak sustatzea.

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak bere gain hartzen ditu programaren gastuak, baita joan-etorriak, egonaldia, mantenua, barne hartze ndituen laneko eta aisialdiko ekintzak eta aseguru-poliza bat edizio bakoitzeko parte hartzaileek aseguru bat izan dezaten.

Parte hartu nahi dutenak euskal erakunderen bateko kide izan behar dute eta ikerketa saiakera edo lan bat aurkeztu beharko dute, Gaztemundu Programak urtero proposatzen duen gaiari buruzkoa.

Partehartzaileak aukeratzeko ikerketa edo analisi lanaren kalitatea, dagokion euskal erakundean duen partehartzea, euskara ezagutzea eta aurretik Euskadira etorri ez izana baloratuko da.

Deialdia urtean behin egiten da. Urtero aldatzen dira epeak eta gaia, eta honi buruzko informazioa EHAAn argiratzen da.

 Informazio gehiago

Euskal etxeei ematen zaizkien diru laguntzak erregulatzen dituen 124/2003 ebazpen osoa kontsultatu.

  • Euskal Autonomi Erkidegotik kanpo dauden euskal etxeei emandako diru laguntzak bira kulturalak egin ditzaten.

186. dekretua, 2003ko uztailaren 29koa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.

Euskal Autonomi Erkidegokoan bizi den  edozein pertsona fisiko edo juridikok eska dezake diru laguntza, beti ere zerbitzu kulturalak eskaintzeko helburuarekin.

Diru laguntza emateko edo ordaintzeko baldintza dirua ateratzeko prozesuak edo prozesu araubideak bukatzea da. Hau da, Euskal Erkidego Autonomoko Administrazio Nagusiaren edo bere erakunde autonomoen era berdineko beste laguntza mota batzuk tramite bidean ez egotea.

 Laguntzak hartzaileek euskal etxeekin eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden eta Eusko Jaurlaritzak onartzen dituen euskal federazio eta konfederazioekin hitzartutako biren bidaia gastuak hartzen ditu barne.

Urtero egiten da deialdia. Deialdia urterik urte aldatu egiten da, eta informazioa EHAAn argitaratzen da.

Informazio gehiago

186/2003 dekretu osoa kontsultatu, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden euskal etxeek antolatutako bira kulturalak arautzen dituena.

 


http://www.euskosare.org/euskal_mundua/subvenciones_ayudas_economicas_gobierno_vasco_diaspora-eu/eks_structuredocument_view