EuskoSare > Egileak > Euskal Herria Hortik Hara
Acciones de Documento
Euskal Herria Hortik Hara

Euskal Herria Hortik Hara

Euskal Herria.

Presentación

Lapurdiko hiru lagun gira : Marina Tellechea, Haitz Aldana eta Antton Lannes. Hortik sortu da, EUSKAL HERRIA HORTIK-HARA elkartea, proiektuaren eramaile dena.Gure proiektua, bideo dokumental baten egitea da euskal kulturaren garapenari buruz Ameriketan, gazteen ikuspunduan oinarrituz bereziki. Geroari eta gazteriari itzulia den proiektua izanen da, gazteen eta populakuntzen euskal kulturarekiko harremana erakutsiko duena.Praktikotasunean, proiektua lau hilabeteko bidai batean oinarrituko da, 2008ko otsailaren 15-etik ekainaren 10-a arte, aintzinetik hautatutako lau herrietan geldituko girelarik : Kanada, Estatu Batuak, Venezuela eta Argentina. Lau herri horiek historikoki euskal munduari lotuak dira, euskal migrazioei begira eta aukera ematen digute iparretik egora Amerika zeharkatzea eta euskal kulturaren garapena ikustea kontestu kultural ezberdinetan. Han, herri bakoitzeko aktore sozio-kulturalak elgarrizketatuko ditugu eta gazte batzuk segituko ditugu haien ingurumenean. Haitz Aldana, kamara operadoreak, filmaketa eta muntaia beregain hartuko du.

gure bloga bisitatu.

www.myspace.com/ehortikhara



http://www.euskosare.org/egileak/euskal_herritik_hortik_hara/eks_author_view