Hemen zaude: Hasiera Baliabideak Martin Goikoetxea Bertsolaria Rock Springs Wyoming Estatu Batuak (AEB)

Martin Goikoetxea Bertsolaria Rock Springs Wyoming Estatu Batuak (AEB)

Dokumentu Akzioak
Herria
Rock Springs
Herri kodea
82901
Estatua/Probintzia
Wyoming
Country
Estatu Batuak (AEB)
Telefonoa
(800) 772-5990
E-posta
martin@yahoo.com
Testua
Sortzez gorritiarra, 16 urte zituela etorri zen Estatu Batuetara. Izan ere, 1966ko Nafarroako Bertso Txapelketan parte hartzen ari zen Ameriketara etortzeko deiak Iruñeko finalaurrean parte hartzea galderazi eta Euskal Herritik fisikoki urrunarazi zuenean.<br><br> Gazte-gazterik hasia zen bertsotan. Gorriti sorterrian eman zituen lehenengo pausoak, Kaxiano Ibargurenekin, 12 urte zituela. Ondoren, ume koskorra zela, Lazkao-Txiki, Agirre eta orduko puntako bertsolariekin aritu zen Gorritin, Leitzan, Baraibarren, Huitzin eta inguruko herrietan.<br><br> Ameriketara etortzearekin, derrigorrezko bertso-isilaldia, 1991eko Nevadako Gardnervilleko Bertsolari eta Kantari Egunean parte hartu zuen arte. Hamaika saio egin ditu Nevadan, Kalifornian, Idahon, Wyoming-en... besteak beste San Francisco, Elko, Chino, Boise, Rock Springs, Buffalo, Los Banos, Bakersfield, Reno, eta abarren. Bideo-konferentzia bidez Euskal Herriko bertsolariekin batera aritu izan da kontinente arteko aldibereko lehenengo bertso-saioan, ikastolen aldeko Kilometroak ekitaldian. Gaur egun NABOko Euskara eta Bertso arloko arduraduna da.
Martin Goikoetxea Wyomingeko bertsolari gorritiarra

Martin Goikoetxea Wyomingeko bertsolari gorritiarra