EuskoSare > Euskal Mundua > EDNZ Larregoien : Euskal Diasporaren Nazioarteko Zentroa
Benoit Etxeberri
Baiona, Euskal Herria.
2009-03-04 13:30
Itzultzailea: Benoit Etxeberri

EDNZ Larregoien : Euskal Diasporaren Nazioarteko Zentroa

Jadanik , proiektu horren izaiteaz omen omenka entzuna duzue hedabide anitzen bitartez , hasiz EuskoSarekin, proiektuaren bidez, edo gehiago erraiteko , Akitania Konkordia elkarteak , EuskoSare erakundearen lankidetzarekin gazte nahianten nazioarteko obra lekuen bidez. Gaurtik goiti, Euskal Diasporaren Nazioarteko Zentroa Larregoien, elkarte bat da ere bai.

 

Bainan badakizue zuzen zer izanen den nazioarteko zentro hori?

Lehenik, erraiten ahal dugu zer ez den izanen, ez baita museo bat izanen.

Euskal Diasporaren Nazioarteko zentroa bizi gune bat izanen da, pasagune bat, jendentzat izanen den topagune bat, aldi berean diasporarentzat eta diasporarekin bainan batez ere Euskal Herriko Euskaldunak barne hartuz.

Ez ahantz, Euskal Herria bere diaspora gabe ez dela Euskal Herria...

Bestalde, zertako Larregoien izena? Xoilki, toki horren eginkizunaren  nortasuna errespetatzeko , oroimen kolektiboaren berreskuratzeko toki bat , eta beraz erabaki dugu deitzea , dugun lehenenagoko jabeen izenarekin erran nahi baita Larregoien familiarena  1314 ean .

Proiektu horren izaera da  diasporako Euskaldunei zilegitzea , nahi badute berriz jin Euskal Herrira, ukan dezaten toki bat,  taldeka harrera edukitzeko, Xiberoa eta Baxe nafarroaren artean  bide erdiz  izaiteko, Aldude, Garazi, Ortzaize, eta Arnegiko herrien bidegurutzean...

Iparraldeko etorkinen biltze sendoenaren bihotzean, eta azkenik ... Nafarrotik 10 kilometrotan.

Bainan, zehazki zer izanen da?

Karrika arrasean:

  • Ekialdeko etxeaintzinean, Azkarate Herri etxeko gelak.
  • Sartze nagusia eta eskailerretatik estaietara joaiteko pasabidea, eta igogailu bat.
  • Areto nagusi bat ibiltari erakusketentzat erabilia izanen dena.
  • Informazio, reserba eta Turismo bulego bat eta hola turismoaren garatzeko Azkaratetik.
  • Ostatu bat eta berehalako sukaldaria eskainia izanen da. (Orai artio, Azkaraten eskas dena)

 

Lehen estaian:

  • Liburutegi bat, emigrazioari eta genealogiari doazkion  liburuekin.
  • Bilera /  zeminario gela bat.
  • EDNZ Larregoien elkartea eta EuskoSareren iparraldeko koordinadoretzaren  bulegoa.
  • Euskal diasporarekin lan egiten duten elkarteendako ezpazio bat .
  • Idazkaritza eta kontularitza bulegoa.
  • Ekonomiko gune bat, laguntzeko Euskal Herriko ekoizpenen garapena, esportazioa, diasporari buruz, bainan ere Euskal Herrian, diasporako Euskal zozietateen agentzien sorkuntza laguntzea.

Bigarren eta azken estaian:

  • 16 etzate, gîtes de France delakoen sor-marka ereduei egokituak.

Ikusten ahal duzuen bezala, gune hori izanen da egiazko bizi gune bat, Azkarate herriarentzat zentro berri bat, gune hortan, Euskal diasporako Euskaldunek ahala ukanen dute solastatzeko biztanleekin, bai ere ikerketen egiteko beren sustraieri buruz, kontsultatuz emigrazio agenteen erregistroak. Gune bat  non, horretatik, bereziki hurbil izaiten ahalko  da Xiberoatik, itsasbazterretik, eta hegoaldeko 4 lurraldetatik.

Izanen da hortaz, orobat, Euskal Herriko eta diasporako Euskaldunen lekukotasunen tokia. Munduko Euskal famili bakoitzak badu bere historia, bakoitza bestelakoa, bakoitza bere istoriorekin, minekin, bainan gure historia osatzen dutenak, Euskal Herriko historia .

Euskal diasporaren zentroa Larregoien izanen da Euskaldunek beren oroimena berreskuratzeko ahalbideak banatzen duten lekua.

 

Jadanik harremanak baditugu, proiektua oraidanik ezagutua da departamenduko Kontseilu jeneralaren zerbitzu batzuen aldetik bainan ere Eusko jaularitzaren gazteria kontseilu aldetik ere, norekin joan uztailean lan egin dugun. Bada, lau gazte igorri daukute.

Behar da azpimarratu ere proiektuaren berezitasuna begira, bere jatortasuna bainan batez ere, bere beharordua, bere ezinbestea, ikusiz betetzen dituen eginkizunak, funtzionatu ahalko du osagarritasunean garatu daitezkeen beste zenbait proikturekin.

Ikusten ahal duzue jauregiaren  argazkiak, lanak aintzin , lanen  denboran, eta 3 D-tan zer izaiten ahal den aurkezpena .  

Itzulpena : Mattin Errecart         

Ikusten ahal duzue bideo hunen bitartez zertan den gaur Azkarateko Jauregiaren proiektua


Proposatzen dizugu uztea zure komentarioa proiektu honetari buruz.



Kalifikatu:
http://www.euskosare.org/euskal_mundua/ednz_larregoien_euskal_diasporaren_nazioarteko_zentroa_larregoien/eks_article_view