EuskoSare > Euskal Mundua > Komunitateak, posta elektronikoaren zerrendak, buletinak eta beste bitartekoak informatuta egoteko eta munduko euskaldunekin harremanetan egoteko
2006-06-09 14:21
Azken aldaketak: 2009-04-04 18:09
Itzultzailea: Nerea Pikabea

Komunitateak, posta elektronikoaren zerrendak, buletinak eta beste bitartekoak informatuta egoteko eta munduko euskaldunekin harremanetan egoteko

Munduko Euskal Komunitatean parte hartzeko ez ezik, informatzeko, topatzeko edota harremanetan jartzeko ere bitarteko egokiak dira komunitateak, posta elektronikoaren zerrendak, buletinak edota albiste elektronikoen zerbitzuak.
EuskoSareko komunitateak

Ikertzaileak

Munduan dauden euskaldunak ikertzen aritzen diren ikertzaileen komunitatea da. Oscar Alvarez Gila (Euskal Herria) doktoreak gidatzen du.
Informazio gehiago nahiez gero, ikus komunitate honen orrialdea: http://www.euskosare.org/komunitateak/ikertzaileak/

Jauzi

Euskal munduko dantza komunitatea. Aitor Alavak (Euskal Herria) gidatzen du.
Informazio gehiago nahiez gero, ikus komunitate honen orrialdea:
http://www.euskosare.org/komunitateak/jauzi/

Irratia

Euskal munduko irrati komunitatea. Federico Borras Alcainek (Argentina) gidatzen du.
Informazio gehiago nahiez gero, ikus komunitate honen orrialdea:
http://www.euskosare.org/komunitateak/irratia/

Mintzabidea

Ama hizkuntza gaztelania duten euskara ikasleen komunitatea, bigarren eta bosgarren mailen arteko epean daudenena hain zuzen. Teresa de Zavaletak eta Veronica Domingok (Argentina) gidatzen dute.
Informazio gehiago nahiez gero, ikus komunitate honen orrialdea:
http://www.euskosare.org/komunitateak/mintzabidea

Mintzalagunak

Euskaraz hitz egiteko jarioa duten munduko euskaldun guztiak biltzen ditu komunitate honek; Internet bidez euskaraz mintzatzeko gogoa dutenak edota beste batzuei mintzatzeko aukera eman nahi dietenak dira azken finean. Komunitateko kideek kudeatzen dute eta Estebe Ormazabalek (Brasil) gidatzen du.
http://www.euskosare.org/komunitateak/mintzalagunak/

Bibliotekariak

Munduko Euskal Komunitateko bibliotekarioen komunitatea. Viviana Rosa Perezek (Argentina) gidatzen du.
Informazio gehiago nahiez gero, ikus komunitate honen orrialdea:
http://www.euskosare.org/komunitateak/bibliotekariak/

Gastronomia

Gastronomiarekin zerikusia duen euskal munduko komunitatea. Malen Letamendik (Txile) gidatzen du.
Informazio gehiago nahiez gero, ikus komunitate honen orrialdea:
http://www.euskosare.org/komunitateak/gastronomia/

Posta elektronikoaren zerrendak

Basque

”Munduan zehar bizi diren euskaldunei eztabaidarako foro birtual bat eskaintzea da bere xedea. Gizarte, politika, kultura edota parte-hartzaileek proposa ditzaketen bestelako gaiei buruz eztabaidatzeko balio du; euskaldunekin lotura duten gaiak edota gai orokorragoak izan daitezke”. Harpidetza egiteko, bidal ezazu mezu bat listserv@listserv.rediris.es helbidera eta mezuaren gorputzean (ez gaian) idatz ezazu "suBscribe basque " esaldia (komatxorik gabe eta “B” letra larriz idatzita). Argibide-eskaeraren bat egin nahiez gero, idatz ezazu basque-request@listserv.rediris.es helbidera.

Basque-L

Euskal kulturari buruz City University of New Yorken sortutako zerrenda da. Harpidetza egiteko, bidal ezazu mezu bat listserv@cunyvm.cuny.edu helbidera eta mezuaren gorputzean (ez gaian) idatz ezazu "suBscribe basque-l" esaldia (komatxorik gabe eta “B” letra larriz idatzita).

Basquediaspora

”Munduko euskaldunen eta euskaldunen lagunen arteko adiskidetasuna sustatzeko zerrenda da". Informazio gehiago nahiez gero, ikus ezazu zerrendaren orrialdea YahooGroups gunean.

Basque_diasporaeuskera

Euskal Herrian euskarak duen egoerari buruz eztabaidatzeko zerrenda.
Informazio gehiago nahiez gero, ikus ezazu zerrendaren orrialdea YahooGroups gunean.

Basque forum

Euskal politika eta kulturari buruzko eztabaida egiten da zerrenda honetan.
Informazio gehiago nahiez gero, ikus zerrendaren orrialdea YahooGroups gunean.

Basque genealogy

Munduko euskaldun guztiei zuzenduta dago. Genealogiari lotutako informazioa trukatu daiteke hemen. Gure jatorri eta arbasoei buruz gehiago jakin ahal izateko elkarri laguntzea da helburua. Informazio gehiago nahiez gero, ikus ezazu zerrendaren orrialdea YahooGroups gunean.

Euskal liburutegiak

Argentinako euskal etxeetako bibliotekarioen zerrenda. Informazio gehiago zerrendaren orrialdean: http://ar.groups.yahoo.com/group/bibliotecas-vascas/

Kirolak eta Jokoak

Euskal kirol eta jokoei buruzko zerrenda. Datu gehiago eskuratzeko, informazio-gunea ikus daiteke. Harpidetza egiteko, bidal ezazu mezu bat basca-alta@eListas.net helbidera.

Euskal Musika

Euskal musikari buruzko eztabaida-foroa eta albistegia.
Informazio gehiago nahiez gero, ikus ezazu zerrendaren orrialdea YahooGroups gunean.

Euskera

Euskara (euskal hizkuntza) ikastaro bat on line egiteko helburua duen zerrenda da. Informazio gehiago nahiez gero, ikus ezazu zerrendaren orrialdea YahooGroups gunean.

Gazte euskaldunak

Txileko Valparaisoko euskal gazteek antolatutako zerrenda. Informazio gehiago zerrendaren orrialdean: http://es.groups.yahoo.com/group/gazte-euskaldunak

Gaztemundu03

Eusko Jaurlaritzaren Gaztemundu 2003 Programaren parte-hartzaileen zerrenda pribatua. Informazio gehiago zerrendaren orrialdean: http://www.gaztemundu.ar.nu/

Gaztemundu2003

Eusko Jaurlaritzaren Gaztemundu 2003 Programaren parte-hartzaile argentinarren zerrenda pribatua. Informazio gehiago zerrendaren orrialdean: http://ar.groups.yahoo.com/group/gaztemundu2003/

Genealogie en Béarn et Pays Basque

Genealogiarekin zerikusia duten gaiez eztabaidatzeko gunea izan nahi du. Frantsesez dago. Informazio gehiago nahiez gero, ikus ezazu zerrendaren orrialdea YahooGroups gunean.

Eusko Jaurlaritza

Informaziorako hainbat banaketa-zerrenda ditu gobernuak hainbat hizkuntzatan (Euskadiko albisteak, Euskadiko ekonomia, Euskadiko Gobernuaren Albisteak, Ikerketa soziologikoak, Ingurumenari buruzko informazioa, Euskaletxeak, Hauteskundeak). Zerbitzu desberdinak ezagutu eta harpidetza egin daiteke honako web gunean: http://www.euskadi.net.

Juandegaray

Fundación Vasco Argentina Juan de Garay erakundearen informaziorako banaketa-zerrenda da. Trafiko gutxi du eta erakundearen kultur ekimenak hedatzera zuzenduta dago. http://www.juandegaray.org.ar web gunetik egin daiteke harpidetza.

Vascosmexico

Mexikoko euskaldunen posta-zerrenda. Harpidetza egiteko, bidal ezazu mezu bat administrador@vascosmexico.com helbidera.



Buletinak eta Albiste Zerbitzuak


Alma Vasca Buletina

Argentinako Buenos Aireseko Tandil herriko Gure Etxea euskal etxeak egiten du. Harpidetza egiteko, bidal ezazu mezu bat gilabert@speedy.com.ar helbidera.

Aurrera Virtual Buletina

Argentinako Entre Rios probintziako Parana herrian dago Ibai Guren euskal etxea eta euskal etxe horrek hiru hilez behin buletina egiten du. Harpidetza egiteko, bidal ezazu mezu bat ibaiguren@gigared.com helbidera.

Berri Emailea Buletina

Kanadako Quebec/Monrealeko Euskaldunak Quebec euskal etxeak egiten du. Harpidetza egiteko, bidal ezazu mezu bat euskaldunak_quebec@yahoo.ca helbidera.

Beti Aurrera Buletina

Argentinako Buenos Aireseko General Villegas herriko Villegasko Euskaldunak euskal etxeak egiten du. Harpidetza egiteko, bidal ezazu mezu bat maitetxu@servicoopsa.com.ar helbidera.

Eusko Kultur Etxea (Eusketxe) Buletina

Argentinako Buenos Aireseko Euskal Kulturaren Etxeak egiten du. Harpidetza egiteko, bidal ezazu mezu bat eusketxe@ciudad.com.ar helbidera.

Laurak Bat Buletina

Argentinako Buenos Aireseko Laurak Bat euskal etxeak egiten du. Harpidetza egiteko, bidal ezazu mezu bat laurakbat@laurakbat.com.ar helbidera.

Euskal Etxeak Aldizkari Birtuala

Eusko Jaurlaritzaren Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzak kaleratzen du astero; Euskal Herria eta Euskal Diasporari buruzko albisteak argitaratzen ditu. Harpidetza egiteko bidal ezazu mezu bat euskaletxeak@ej-gv.es helbidera.

EuskalKultura

Euskal diasporari buruzko albiste-zerbitzua. Titularrak jasotzeko harpidetza egiteko ikus ezazu http://www.euskalkultura.com web gunea.

Euskonews

Eusko Ikaskuntzak euskal kulturari buruz astero egiten duen argitalpen elektronikoa. Ostiralero bidaltzen diren titularrak jasotzeko harpidetza egiteko ikus ezazu http://www.euskonews.com web gunea.

Eusko Jaurlaritzaren Buletin Ofiziala

Euskal Autonomia Erkidegoaren Buletin Ofizialaren edukia egunero sailkatuta bidaltzen duen informazio-zerbitzua. Informazio gehiago nahiez gero ikus ezazu http://www.euskadi.net/bopv web gunea.

Center For Basque Studieseko newsletterra

Renon dagoen Nevadako Unibertsitateko Centrer for Basque Studiesen buletina. Harpidetza egiteko ikus ezazu web gunea: http://basque.unr.edu/09/9.3/9.3.00t/9.3.1.newsletters.htm

@Euskadi

Internet Euskadin bizitzen ari den garapenaz informatzen duen Buletina da eta Jose A. Del Moralek egiten du. Harpidetza egiteko bidal ezazu mezu bat euskadi-subscribe@yahoogroups.com helbidera.



Kalifikatu:
http://www.euskosare.org/euskal_mundua/komunitateak_zerrendak_buletinak_euskal_mundua/eks_article_view