EuskoSare > Vanguard > Nontzeberrik Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren Lehiaketa abiatu du
2009-12-14 08:18
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English

Nontzeberrik Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren Lehiaketa abiatu du

Nontzeberri.com kultura webguneak Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren Lehiaketa on-line jarri du martxan Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren (FANT) laguntzaz. Lanak zinemakoak edo animaziokoak izango dira, azken horretan animazio teknika guztiak onartuko direlarik (3D, Flash, stop-motion…).

Nahi duenak parte har dezake lehiaketan, jaioterri eta bizilekua direnak direla, eta nahi adina lan aurkez ditzake. Parte hartzea doakoa da.

Gaia librea izango da, baina lan guztiak originalak izan behar dira eta, lehiatzeko, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak. Lanak jasotzeko epea 2009ko otsailaren 26an (13.00 p.m., Bilboko ordua) amaituko da.
 
Euskaraz edo gaztelaniaz ez diren film laburrei azpitituluak (euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez) jartzeko gonbitea luzatzen diegu egileei, ahalik eta jende gehienak uler dezan. Gainera, FANTen barruan egiten den lan sari-banaketan erakutsiko diren lan onenak euskarazko azpitituluak izango dituzte.
 
Lehiaketak honako sari hauek bananduko ditu:
Nontzefilmak Saria Zinemako film onenari: 2.000 euro
Zinemako bigarren Saria: 1.500 euro
Zinemako hirugarren Saria: 900 euro
 
Nontzefilmak Saria Animazioko film onenari: 2.000 euro
Animazioko bigarren Saria: 1.500 euro
Animazioko hirugarren Saria: 900 euro
 
Era berean, Euskaraz eginiko lan onenak (zinemakoa zein animaziokoa izan) 1.000 euro jasoko ditu.
 
Lehiaketaren baseen xehetasun guztiak Nontzefilmaken web gunean biltzen dira.


Rate:
http://www.euskosare.org/abangoardia/nontzeberri_nontzefilmak_film_laburren_lehiaketa/eks_newsitem_view