Dokumentu Akzioak

Industria Iraultza

Industria Iraultza 1870eko hamarkadan gertatu zen meatze-enpresetan, 1880ko hamarkadan siderometalurgikoetan, eta azkenik, 1890ekoan ontzioletan, enpresa kimiko eta elektrikoetan.
Ondorio inportanteenetako bat klase sozialen eraldatzea izan zen. Alde batetik, finantza-munduari lotutako industria-oligarkia bat sortu zen Bizkaian, lurraldeko ekonomia aldarazi eta ziztuan gertatu zen industrializazio-prozesu bati esker. Bestetik, burges-klase berriak sortu ziren, maila apalago batean bada ere industrian eta merkataritzan jardun zirenak. Gainera, langile-klasea agertu zen zonalde industrializatuenetan.

Urte haietan arazo sozial eta ekonomikoak sortu ziren. Eta praktikan, errepublikanoek, karlistek, nazionalistek eta sozialistek agerian uzten zutena zera zen: 1876ko Konstituzioa eta Konstituzio horren aldekoak ez zirela gauza sistema politikoaren erreforma baten bitartez taldeok integratzeko.

http://www.euskosare.org/euskal_herria/aurkezpena_eh/historia/historia_garaikidea/industria_iraultza/eks_structuredocument_view