Dokumentu Akzioak

Frantziako iraultza

1789tik aurrera, Frantziako iraultzak eragindako aldaketa sakonek Euskal Herriko lurraldeen antolakuntza aldarazi zuten, zeren eta bi estatu juridikoki bateratu sortu nahi izateak talka egiten baitzuen foruekin.
Frantzian Iraultza hasi zenean, euskal diputatuak Euskal Herri kontinentaleko hiru probintziak batzen ahalegindu ziren, baina frantziar administrazioak gaur egun Pirinio Atlantikoetako Departamendu gisan ezagutzen duguna sortu zuen 1790ean. Departamendu horrek Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Biarno biltzen zituen bere baitan.

Konbentzio Gerrak iraun zuen bitartean (1793-1795), Gipuzkoa frantziar Estatuak babestutako lurralde independente bat sortzen saiatu zen, baina ez zuen arrakastarik lortu.

Independentzia Gerran, Hegoaldeko lau probintziak Napoleonen inperioaren zati izatera pasatu ziren 1810ean, lurralde-foruak kendu egin zituzten eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Bizkaiko Gobernua zelakoan sartu zituzten; Nafarroak, berriz, beste bat eratu zuen bere aldetik. Biak ere bertan behera geratu ziren gerra ostean eta arau foralak berreskuratu egin ziren.

http://www.euskosare.org/euskal_herria/aurkezpena_eh/historia/historia_garaikidea/frantziako_iraultza/eks_structuredocument_view