EuskoSare > Euskal Herria > Presentación general de Euskal Herria > Histoire > historia_modernoa > Fernando Katolikoak Nafarroa konkistatu zuenekoa
Actions sur le document

Fernando Katolikoak Nafarroa konkistatu zuenekoa

1512an Katalina Foixkoak eta haren senar Joan Albretekoak agintzen zuten Nafarroan. Biak ala biak Frantziako Koroaren interesekin bat egiten zuten.
Isabel Katolikoa hil zenez geroztik, haren senar Fernando Katolikoa izendatu zuten Gaztelako errege. Fernando Katolikoa beldur zen Nafarroa Frantziarekin aliatuko ote zen eta ondoren frantziar tropak penintsulan sartuko ote ziren; hori zela eta, Nafarroako Erresuma konkistatzea erabaki zuen, eta zailtasun handirik gabe lortu zuen bere helburua.

1512ko uztailaren 21ean Albako dukearen armadek Nafarroa inbaditu zuten Burundako bailaratik sartuta. Albako dukearekin elkar hartuta joan ziren Leringo Kondea eta bere beaumondarrak, eta baita arabarrak eta gipuzkoarrak ere, Gaztelaren menpekoak izaki.

1513an Nafarroako Gorteek Fernando Katolikoa erregetzat hartu zuten. Geroxeago, 1515ean, penintsulako Nafarroa Gaztelako koroan sartu zen, nahiz eta erresuma izaten jarraitu eta bere erakunde guztiak, autogobernu-arauak, usadioak eta foru propioak edukitzen jarraitu.

1521ean frantziarrek penintsulako Nafarroa inbaditu zuten, eta Iruñea eta Hondarribia hartu. Halere, 1524an hispaniar armadek berreskuratu egin zituzten hiri horiek. Frantziak uko egin behar izan zion Pirinio hegoaldeko Nafarroari.


http://www.euskosare.org/euskal_herria/aurkezpena_eh/historia/historia_modernoa/fernando_katolikoak_nafarroa_konkistatu_zuenekoa/eks_structuredocument_view