Actions sur le document

Hizkuntzaren atzerakada

XIX. mendean politikan, ekonomian, gizartean eta erakundeetan izandako aldaketa sakonek euskararen ahultzea ekarri zuten, besteak beste.
Politikan, ekonomian, gizartean eta erakundeetan izandako aldaketa sakonek, esaterako, soldadutzara derrigorrez joan beharrak, gaztelerazko eta frantsesezko hezkuntza publikoaren hedapenak, inmigrazioak, familiatik eta erlijio-esparrutik kanpo hizkuntzaren prestigio-ezak... horrek guztiak, besteak beste, hizkuntzaren ekialdeko eta hegoaldeko mugaldeko zenbait herri eta eskualdetan euskaraz egiteari uztea eta ordura arte nagusiki euskaldun elebakarrak izandako herritarren artean elebitasuna hedatzea eragin zuen. Kultura- eta hezkuntza-zirkuituetan euskararik ez erabiltzeak eta zatiketa dialektalak berak are gehiago zailtzen zuten hizkuntzaren biziraupena. Euskarazko alfabetatzea hutsaren hurrengoa zen.

http://www.euskosare.org/euskal_herria/aurkezpena_eh/historia/historia_garaikidea/hizkuntzaren_atzerakada/eks_structuredocument_view