Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hiru euskal sukaldarik Danimarkara gerturatuko dute asteburu honetan euskal pintxoen tradizio eta artea

Hiru euskal sukaldarik Danimarkara gerturatuko dute asteburu honetan euskal pintxoen tradizio eta artea

2009/11/05

Pintxoen munduan espezialdutako hiru euskal sukaldari Danimarkara hurreratuko dira gaurtik aurrera eta igandea bitartean 'Taste The Art' ekitaldira, artea eta gastronomia biltzen dituen ekitaldi horretara gerturatutakoei pintxoen euskal artea aurkeztu eta dastatzera emateko. Pintxoez baliatuz jendearekin interakzioa bilatzea izango da egingo dituzten ekintzen artean esanguratsuena. Sukaldariak, ekitaldia ixteko saioan ere arituko dira eta Danimarkako hainbat goi-kargu eta autoritatek eurak prestatutakoa dastatzeko aukera izango dute.

Donostia, Gipuzkoa. Hondarribiako 'Gran Sol' tabernako Bixente de Muñoz, Ondarroako  'Cantábrico' tabernako Pantxo Bedialauneta, eta Donostiako 'Aloña Berri' tabernako Jose Ramon Elizondo sukaldariak, gaurtik eta igandea bitartean (azaroaren 5 eta 8an) Danimarkako ‘Musikhuset’ musean arituko dira, artea, musika eta gastronomiak bat egiten duten 'Taste The Art' ekitaldiko partaide.

Hondarribiako Ostalaritza Erakundeak koordinatutako bidaia da, 'La Bacaladera' enpresa babesle. Ekitaldian, sukaldari euskaldunek hainbat erakustaldi egingo dituzte, autoritateei afariak prestatuz --tartean Danimarkan Elikadura Ministro Eva Kjer Hanseni-- eta esperientzia interraktiboa burutzen saiatuz, euskal pintxo tradizionalekin eta bertako biztanleekin.

Sukaldari euskaldunak, Taste The Art inaugurazio afariko protagonistak izateaz gain, larunbatean ekitaldia itxiko duen afarian ere pintxoak prestatuko dituzte. Afari horretako menua, Per Mandrup-ek zuzentzen duen Danimarkako Sukaldaritza Talde Nazionalak osatuko du. Bi hitzorduotan, Danimarkako hainbat autoritate eta nazioarteko eta nazio barruko enpresen basbesleak egongo dira. Mahai-buruak, Danimarkan Elikadurako Ministro den Eva Kjer Hansen eta Bent Hansen, eskualdeko presidentea, izango dira.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.