Actions sur le document

1959ko Egonkortze Plana

Gerrak iraun zuen bitartean euskal egitura ekonomikoan ez zen aldaketa handirik gertatu, baina 40ko hamarkadan anabasa itzela etorri zen eta horren ondorioz Arabako eta Nafarroako nekazaritza-inguruetako biztanleak herrigune handietara aldatu ziren.
Bestalde, erregimenaren interbentzionismoa handia izan zen, bai lan-harremanetan eta bai jarduera ekonomikoan –araudi estuko autarkia-garaia–, eta horrek 1951n gobernuak neurriak hartzea ekarri zuen; hala, neurriok zirela medio, aldaketa handia gertatu zen, populazioa %2,07 igo baitzen urteko, penintsulako beste leku batzuetatik etorritako biztanleei esker. Hazkunde ekonomiko iraunkorrak gizarte erabat industrializatua ekarri zuen, baita barrualdeko probintzietara ere, 1959ko Egonkortze Plana onartu eta autarkia-garaia behin betiko amaitu zenean.

http://www.euskosare.org/euskal_herria/aurkezpena_eh/historia/historia_garaikidea/1959ko_egonkortze_plana/eks_structuredocument_view