Actions sur le document

Germaniarren inbasioak

Euskal Herrian germaniarren inbasioak izan zireneko uneen deskribapena.
Germaniar herrien inbasioak hainbat unetan gertatu ziren:
  • Sueboen, alanoen eta bandaloen erasoaldiak Pirinioetako igarobideetatik, 409. urtean, eta Akitania eta Novempopulaniako lautaden arpilatzea.
  • Bisigodoen erasoaldia, Penintsulan sartzea lortu ondoren. Hainbat gorabeheraren ostean, bisigodoek Erromatar Inperioarekin bat egin zuten bandaloen eta alanoen aurka. 418. urtean, baina, bisigodoek Akitania Bigarrena jaso zuten euren herriarentzako bizileku gisan, eta Penintsula utzi zuten, Pirinioen beste aldean Regnum Tholosanum delakoa eraikitzeko.

418 eta 507. urte bitarteko garai gorabeheratsuan, hiru kontuk eragin handia izan zuten gure inguruan: sueboen espantsionismoa, mugimendu bagaudikoa eta bisigodoen erasoaldiak. Azken horiek Hispanian finkatu zirenean amaitu ziren, 507. urtean frankoen aurka galdu ondoren.

Apurka-apurka frankoek Galiaren zatirik handiena menperatzea lortu zuten eta Regnum Francoruma eraiki. Regnum Francorumak, botere handiko errealitate politikoa izaki, harreman bereziak izan zituen Pirinioen hegoaldean kokatutako beste erresuma handiarekin.

http://www.euskosare.org/euskal_herria/aurkezpena_eh/historia/Antzinaroa/germaniarren_inbasioak/eks_structuredocument_view