Hemen zaude: Hasiera Albisteak Azaroaren 30era arte dago zabalik 12-16 urteko gazteentzako Chascomuseko Euskal Udalekurako epea

Azaroaren 30era arte dago zabalik 12-16 urteko gazteentzako Chascomuseko Euskal Udalekurako epea

2009/11/20

Chascomusen, bertako Euskal Etxeak antolatuta urtarrilaren 4etik 10era egingo den Euskal Udalekuan parte hartu nahi duten euskal etxeetako 12-16 urte arteko gazteek azaroaren 30era arte eman dezakete izena. Partaideetako bakoitzak 120 peso ordaindu beharko ditu orotara, eta izena emateko unean 50 pesoko seinalea utzi. Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxea da ekimeneko antolatzaile, Gipuzkoako Foru Aldundia lankide eta laguntzaile Chascomuseko Pilota Kluba eta Arraun Elkartea. Interesatuek Maria Laura Egurenekin kontaktatu beharko dute, mailez edo telefonoz, artikulu honetan aurrerago adierazten diren helbide eta zenbakietan.

Chascomus, Argentina. Chascomuseko Euskal Etxeak zabaldu duen ohar batean gogoratzen denez, Euskal Udalekua ohiko udaleku bat da eta, udan gazteentzako antolatzen den kanpamendu bat, egunero joko eta jolasak, kirolak, irteerak, naturarekin zerikusia daukaten ekitaldiak eta antzekoak garatzen diren ekimen bat, kasu honetan euskal kulturari lotua, esan nahi baita euskal kultura ezagutarazi eta sustatu nahi duena, beti ere modu ludiko, adiskidetsu eta jolaskorrean. Astean zehar, beraz, pilota eskola eta tailerrak, arrauna, euskal dantzak, musika, euskara, euskal joko tradizionalak eta gisa horretako ekitaldiak gauzatuko dira, begiraleak Chascomuseko Euskal Etxekoak eta baita ere Euskal Herritik, Gipuzkoako "Eziko Udalekua" izeneko talde espezializatutik propio ekarritakoak izango direlarik.

Bere lehenengo edizio honetan Euskal Etxeetako 12-16 urte bitarteko gaztetxoentzat prestatu da. Parte hartzeko, izen ematea azaroaren 30a baino lehen behar da baieztatu, horretarako ekintza honetako koordinatzaile eta aldi berean Chascomuseko Euskal Etxeko lehendakari den Maria Laura Eguren-ekin behar delarik kontaktatu, telefonoz (02241) 15-6977 zenbakira deituz edo, e-mailez, beltxa62@yahoo.com.ar helbidera idatziz. Parte hartzaile bakoitzak 120 peso ordaindu beharko ditu, eta bere izen ematea aldez aurretik utziko duen 50 pesoko seinalearekin baieztatuko du.

Ezaugarri hauetako lehenengo Udaleku argentinarra

Zingirako Euskaldunak-etik adierazten denez, orain abian den Udaleku honen proiektua 2006ko Euskal Asteko FEVAko bileran aurkeztu zuen Maria Laura Eguren Chascomuseko Euskal Etxeko lehendakariak Eusko Jaurlaritzako orduango Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren aurrean, haiek aurrerabiderik eman ez bazioten ere.

"Azkenik, iaz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol eta Kanpo Ekintza diputatu Iñaki Galdos Irazabal gure hirian bisitari izan genuenez, ekimena bere aurrean aurkeztu eta berehala aurrerabideratu zuen, 'Eziko Udalekua'rekin lotura eginez, eta elkarte honi Udalekua Chascomusen egin ahal izateko finantziamendua emanez Argentinara iritsiko diren bost begiraleen koordinazioa ahalbidetu duelarik", azaldu dute.

[Oharra: Euskal Etxe antolatzaileak Udalekuan parte hartzeko ipinitako lehendabiziko prezioa 250 peso baziren ere, 2009-11-23ko datan plazaratutako oharrean prezio hori 120 pesotara apaldu da]

Lotura interesgarriak

Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxearen webgunea
www.vascosdechascomus.com.ar

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2009ko Udalekuak
http://www.gipuzkoagazteria.net/udalekuak/index.php

'Eziko Udalekua'
www.ezikoudalekua.net

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.