Hemen zaude: Hasiera Albisteak 'Zine Vasco' jaialdia Caracasera itzuliko da astelehenetik aurrera azaroan zehar, izenburu berriez josita

'Zine Vasco' jaialdia Caracasera itzuliko da astelehenetik aurrera azaroan zehar, izenburu berriez josita

2009/10/30

Iazko edizio arrakastatsuaren ondoren, film luze eta laburmetraia berriak aurkeztuko ditu 'Zine Vasco' zinema jaialdiak Venezuelako hiriburuan. Ikus-entzunezko hauek, Chacao-ko Kultur Zentroan eta Paseo Trasnocho Cultural zinemetan proiektatuko dira azaroan zehar, datorren astelehenetik hasita eta hilaren 25era arte. Filme bakoitzaren xehetasunak eta programaren berri zehatz segi daiteke ZineVasco.com webgunean.

Caracas, Venezuela. 'Zine Vasco' jaialdiaren bigarren edizioak, film luze eta laburmetraia berriak aurkeztuko ditu datorren astelehenetik aurrera Caracaseko zinema aditu eta zaleen gozamenerako. Filmeen proiekzioak Chacao-ko Kultur Zentroan eta Paseo Trasnocho Cultural zinemetan burutuko dira, azaroaren 2tik 25era.

'Zine Vasco'-k aurkezten dituen zuzendari, gidoilari, aktore, lokalizazio eta gaien bidez, ikus-entzuleek Euskal-Herrian egindako zinemara hurbiltzeko aukera izango dute.

Film luzeak eta laburmetraiak

Film luzeen zerrendan lau filme daude, azaroaren 4tik 25 bitartean proiektatuko direnak: ¿Y tú quién eres? Antonio Mercero gipuzkoarraren drama da horietako bat, eta gainerakoak, Andrea Olabarriaren Rough Winds (Egun Haizetsuak) iluna, Hoy no se fía, mañana sí Francisco Avizanda nafarraren produkzioa, eta bi musikarik urrutiko lurraldeetan edukiko dituzten abenturak kontatzen dituen Nömadak Tx, Raul de la Fuente, Harkaitz Martínez eta Igor Otxoa donostiarren zuzendaritzapean filmatutakoa.

Laburmetraiei dagokienez, 27 lan aurkeztuko dira azaroaren 2an. Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailak eta Kimuak Filmoteka euskaldunak aukeratutako lanak proiektatuko dira eta, horiekin batera, Promofest, Agencia Freak, Madrid en corto banatzaileek bidalitako laburrak ere bai.

Animazioa

Horrez gain, aurtengo jaialdian animaziozko bi film ikusi ahal izango dira. Bata, Juanjo Elordiren Olentzero, gabonetako ipuina (2003. urtean Goya saria jaso zuena), eta bestea, adingabekoentzat aproposegia ez den La crisis carnivora.

Xehetasunetarako: www.zinevasco.com

 

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.