Hemen zaude: Hasiera Albisteak 2007-2008 ikasturtean EEetan euskara eskolak emateko dirulaguntzak argitaratu dituzte, 210.000 euro guztira

2007-2008 ikasturtean EEetan euskara eskolak emateko dirulaguntzak argitaratu dituzte, 210.000 euro guztira

EHko Agintaritzaren Aldizkariak martxoaren 27ko zenbakian eman du argitara 2007-2008 ikasturtean euskara klaseak emateko euskal etxeek jasoko dituzten dirulaguntzen esleipena. Duela aste batzuk aurreratu genuenez laguntza hauen zenbatekoa ia 210.000 eurokoa izango da guztira, eta 75 euskal etxeetako klaseak sustatzeko erabiliko da. Argentina, AEB eta Uruguaiko kasuetan laguntzak bertako federazioek jasoko dituzte, hauek gero bertako EEen artean banatzeko.

Eusko Jaurlaritzak eta HABEk, Helduak Euskalduntzeko Institutuak, argitara eman berri dute 2007ko urria eta 2008ko iraila bitartean euskara klaseak emateko diru laguntzak jasoko dituzten euskal etxeen zerrenda. Laguntza hauek guztira 210.000 bat eurotako zenbatekoa izango dute eta euren bidez euskal etxeek euskara zabaldu eta sustatzeko egiten duten lan garrantzitsuarekin jarraitu ahal izango dute. Jarraian dirulaguntza jasoko duten euskal etxeen zerrenda eta bakoitzari dagokion zenbatekoa ematen dugu:

ONURADUNA (kopurua eurotan)

-Centre Cultural Euskal Etxea-Bartzelona: 22.120,00
-Madrilgo Euskal Etxea: 19.320,00
-Valentziako Euskal Etxea: 3.910,00
-Mutziako Euskal Etxea: 3.300,00
-Valladolideko Asociacion Cultural Gure Txoko: 2.340,00
-Mallorcako Artea Euskal Etxea: 5.525,00
-Pariseko Eskual Etxea: 8.400,00
-Eskualdunen Biltzarra, Bordele: 4.800,00
-Associazione Culturale Euskara de Roma: 2.120,00
-Londresko Basque Society-Euskal Elkartea: 3.600,00
-'Eusko Argentinar Bazkun Alkartasuna' (FEVA) : 77.440,00
-Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioa (FIVU): 12.330,00
-Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxea: 6.300,00
-Txileko Santiagoko Euzko Etxea: 3.840,00
-Mexiko DFko Euskal Etxea: 4.320,00
-North American Basque Organizations (NABO): 16.820,00
-Valparaisoko Euskal Etxea: 1.500,00
-Eskualdunak Association des Basques du Quebec: 1.800,00
-Saltoko Euskaldunen Taldea: 1.655,00
-Gure Txoko Basque Club, Sydney: 2.460,00
-Sao Pauloko Eusko Alkartasuna: 2.700,00
-Bogotáko Euskal Etxea Fundazioa: 2.670,00

GUZTIRA 209.270,00


Lotura interesgarriak

HABE, Helduak Euskalduntzeko Institutua
www.habe.euskadi.net

HABEk 75 euskal etxetako euskara klaseak sustatuko ditu
EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko martxoaren 6ean

Euskara Munduan beste herrialdetara zabalduko da 2008an
EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko martxoaren 5ean
Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
2007-2008 ikasturtean EEetan euskara eskolak emateko dirulaguntzak argitaratu dituzte, 210.000 euro guztira

Bogotako EEko euskara ikasleak Asier Bilbao euren irakaslearekin (erdian) egindako argazkian