Hemen zaude: Hasiera Bideoak 'Hegoak' edo 'Txoriak txori' Argentinako Villa Mercedestik kantatua

'Hegoak' edo 'Txoriak txori' Argentinako Villa Mercedestik kantatua

2009/07/21

Euskal kantutegiko piezarik ederrenetako bat da 'Txoriak txori'. Joxanton Artze poetaren hitzak eta Mikel Laboaren doinua edo airea daraman kantu hau Euskal Herrian ezezik mundu osoan kantatzen dute hamaika jendek, eta baita abesbatzek ere, euskaldunak gehienak, baina ez-euskaldunek ere maite dituzte hitz xinple eta aldi berean zorrotz horiek, maitasunaren izaeraren inguruan. Bideo honetan kantari, Argentinako Villa Mercedes herritik, Camerata de la Luna abesbatza, Villa Mercedesko Euskal Etxeari atxikitako taldea.

Eduki hau ikusteko baldintza hauek bete behar dira:

  • Adobe Flash Player 9,0,28,0 edo handiagoa behar duzu; lortu hemendik
  • Javascript 1.2 edo handiagoa behar da
All videos…

Bideoak

Atal honetan diasporarekin zerikusia duten bideoak gehituko ditugu. Batzuk guk geuk sortutakoak; beste batzuk, sarean aurkitu ditugunak.