Altsasu

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Altsasu

NafarroaNafarroa
Altsasuko bandera Altsasuko armarria
Izen ofiziala Altsasu / Alsasua
Antolaketa
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea

Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Sakana
Alkatea Unai Uhalde (NaBai)
Herritarra altsasuar
Koordenatuak 42°53′43″N 2°10′8″W / 42.89528, -2.16889 (Altsasu)Erioll world.svg Koordenatuak: 42°53′43″N 2°10′8″W / 42.89528, -2.16889 (Altsasu)

Navarra - Mapa municipal Alsasua.svg

Eremua 26,8 km2
Garaiera 528 m.
Distantzia 50 km Iruñera
Euskaldunak  %21,56 (2001)
Postakodea 31800
Biztanleria 7.571 bizt (2008)
Dentsitatea ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu bizt/km²
Sorrera XII. mendea baino lehen
www.alsasua.net

Altsasu Nafarroako udalerria da, Sakanako bailaran kokatuta dagoena eta bailara horretako hiriburua delarik. Bidegurutze garrantzitsua izateagatik hazkuntza handia jasan duen herria da eta 2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 7.571 biztanle zituen. Honek Iruñea eta Gasteiz artean dagoen herririk handiena izatea dakar.


Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Altsasuko mapa

Altsasu Nafarroako mendebaldean kokatuta dago eta Euskal Herriko zentru geografikotik hurbil. Itsasoaz gaindi 528 metrotara kokatuta dago bere udaletxea. Udalak 26,8 km²ko azalera dauka. Altsasuk, Sakanako herri gehienek bezala dermioak ditu lurralde antolaketa egiteko eta hiztegi topologiko zabala dago herrian.

Nuvola apps kappfinder.png Zerrenda: Altsasuko dermioen zerrenda


Altsasu lokarria garrantzitsua da eta bertatik pasatzen dira 1 Nazionala eta trenbidea. Iruñetik eta Gasteizetik distantzia berdinera dago: 50 km, eta Donostiatik 69 kmtara. Gainera Etxegarate portua jeitsi aurretik dagoen herria da eta Bartzelona-Vigo tren ardatza eta Madril-Irun ardatza batzen ditu.

[aldatu] Mugak

Altsasuk honako mugak ditu:

Bereziki aipagarria da Urdiain herriarekin duen muga, luzeera osoan lurrezko tontor batez markatuta dagoelako. Muga honek San Pedroko baseliza erditik mozten du.

Hegoaldean Urbasa du mugakide eta hauek lur komunalak dira. Urbasa kenduta Ameskoak daude Hegoalderago.

[aldatu] Mendiak

Sakana bailaran egonda Hegoaldean Urbasa dago, eta bere punturik altuena, Bargagain, 1.157 metro Altsasun dago.

Altzaniako mendiak eta Ataungo mendiak ere bertan daude.

Maibeloko dermioan Baso itxia dago.

[aldatu] Ibaiak

Altsasun Burunda eta Altzania errekak elkartzen dira, Ubarkazuloko uharkatik gertu, Burunda ibaia sortzeko. Ibai honek ondoren Arakil izena hartzen du.

Horrez gain beste hainbat erreka daude herrian.

[aldatu] Klima

Klimaren ezaugarriak azpiatlantiar motakoak dira, prezipitazio ugari eta negu hotzekin. Hilabete idor bakarra izaten da abuztuan, eta aldaketa termikoa ertaina da. Urtarrileko batez-besteko tenperatura 4,5 gradukoa da eta abuztukoa 18 gradukoa. Urteko batez-besteko prezipitazioak 1.300 eta 1.400mm bitartekoak izaten dira eta egun euritsuak 140 inguru.

Gizakiaren eraginaren aurretik, harizti atlantiarrak udalerriaren beheko gunetan, eta pagadiak mendien tontorretan izaten ziren. Gaur egun, haritz eta pagoak dauden arren, azalera asko gutxitu da. Aipaturiko zuhaitzez gain, gaztainondo eta birlandaturiko pinuak ere aurki daitezke Altsasu inguruko mendietan.

[aldatu] Estazio meteorologikoa

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 522 metrora, Nafarroako gobernuak 1913an jarritako estazio meteorologikoa dago.[1]

[aldatu] Auzoak eta industrialdeak

Altsasu herri txikia izan arren hainbat auzo ditu:

  • San Juan
  • Solana - Iortia
  • Txunkai (Geltokiko auzoa)
  • Ameztia
  • Zuntaipe
  • Alde Zaharra (Santa Kruz)
  • Intxostia

Kalerik luzeena garai bateko 1 Nazionala da eta Zelai kalea du izena San Juan kaletik Iparraldera eta Gartzia Ximenez Hegoaldera. San Juan kaleak herria Mendebalde Ekialde norantzan artikulatzen du. Beste kale garrantzitsu batzuk: Bakea kalea, Ioartia, Isidoro Melero, Ferialeku eta Santa Kruz dira.

Udaletxea Gartzia Ximenez kalean dago.

Industrialdeei dagokionez 3 daude herrian:

  • Ibarrea: Herriaren mendebaldean.
  • Isasia: Herriaren ipar-mendebaldean.
  • Ondarria: Herriaren hegoaldean.

4. poligono bat ere aurreikusita dago Urdiainekin batera, Zangituko dermioan kokatzen dena.

[aldatu] Demografia

Eboluzio demografikoa
Urtea 1981 1991 1996 2001 2004 2005
Biztanleak 7.250 6.925 7.004 7.162 7.377 7.455
Altsasudemografia.gif

Altsasuk garapen demografiko handia jasan zuen trenbidearen iristearen ondorioz. Honela 1850an 1.000 biztanle baino ez zituen eta 1981an 7.250. Gutxi gora behera hemen mantendu da hurrengo urteetan.

2001eko zentsuaren arabera 3.543 gizon (%50,59) eta 3.461 (%40,41) emakume zeuden. Adin tarteen arabera behean dagoen taula ikusten dugu.

Herritarren heren bat (2.291) herrian bertan jaiotakoak ziren, beste herena Nafarroako beste herri batean (2.258) eta beste herena Espainiar estatuko beste herri batean. 40 biztanle atzerrian jaiotakoak ziren. Inmigrazio handia egoteko herriak duen industriagune izaera eta errepide lokarri izatea argudiatu daiteke. Esan bezala herriak ehun urtetan populazioa zazpikoiztu zuen, batez ere Extremaduratik etorritako jendearekin. Beste asko inguruko herrietatik etorri ziren. Azken urte hauetan gainera 2.001eko zentsuan agertzen ez den Hego Amerikako komunitate handi bat sortu da, batez ere Ekuadorretik etorri direnak. 2008ko erroldaren arabera, 597 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %7,93a (Nafarroako batez-bestekoaren azpitik).

Altsasuk, gainera, eskualde buru izateagatik duen jendea ere izaten du egunean zehar, baina inguruko herritan zentsaturik dagoena.


ADINA 0-4 5-9 10-14 15-19 20-24 25-29 30-34 35-39 40-44 45-49 50-54 50-59 60-64 65-69 70-74 75-79 80-84 85-89 90-94 95+
Emakumeak 145 190 186 244 265 281 302 288 200 183 185 157 208 196 182 102 73 53 19 2
Gizonak 150 183 201 238 280 284 305 317 292 238 185 162 221 181 146 87 50 15 8 0

[aldatu] Historia

Altsasuko plaza eta frontoia, 1942. urtean
Altsasuko plaza, kioskoa eta eliza, 1961. urtean
  • Altsasu eta bere inguruak aintzinatik egon dira populatuak. Urbasa eta bere inguruetan hainbat aurkikuntza egin dira eta batez ere Koskobilo, Ataba eta Oroben. Gainera Altzania aldean Blankaleku eta Munaan I eta II trikuharriak aurkitu ahal ditugu. Atauneko mugan Saratxakolegi monumentu megalitikoa aurkitu daiteke.
  • Ohiturak dio Altsasuko San Pedro baselizan Nafarroako lehenengo erregea, Gartzia Ximenez koronatu zutela. Hori dioen idatzi bat ere badago baselizako sarreran. Hala ere ez da oso fidagarria eta badirudi esaera bat baino ez dela.
  • XII. mendean Alssatssu izenarekin agertzen da idatzia, Burundako herrietako bat delarik. Burundako Unibertsitatearen parte izan zen 1846 arte.
  • XIV. mendean eman zen egoera kezkagarria dela eta herriak hainbat herrigune irentsi zituen: Angustina, Argiñano, Elkuren, Saratsua eta Ulayar.
  • XV. mendean Hiri onaren izendapena eta Erreinuko Gorteetan ordezkapenik lortu ez bazuen ere, bere kokapenak berehala haranaren burua bihurtu zuen. Catalina eta Juan III. erregeek Gallurdea deitutako zerga kendu zioten (1498).
  • XVI. mendean Altsasu Burundako Unibertsitatean ordezkatua zegoen eta 1846 arte mankomunitate honek bere batzarak Batzarramendi izeneko dermioan egiten zituen. Hau Urdiain eta Altsasu artean dagoen dermioa da eta bere garaian Santa Engraziako baseliza zegoen bertan.
  • 1516. urtean Burundako herriek, batez ere Altsasuk, Batzarramendin Segura, Idiazabal, Zegama eta Zerain gipuzkoarren aldetiko eta Agurain, Egilaz, San Millan eta Araia arabarren aldetiko buruekin hitzarmena lortu zuten. Akordio hau "Altzaniako Partzuergoa" bezala izendatu zuten, eta bertan mugetako baso eta larreen ustiapena erdibanatzea erabaki zuten orduraino egon ziren arazoak konpontzeko. 1897an arazo hauek behin betirako konpondu ziren, bakoitzak bere herriko lurralde eskumena onartu zuenean.
  • Erdi Arorarte Burundako biztanelak 20 herrigunetan bizi ziren. Baina egondako guda, inbasio eta abarrek XV. mendean gaur egun dauden 6 herriak bakarrik biltzea ekarri zuen: Ziordia, Olazti, Altsasu, Urdiain, Iturmendi eta Bakaiku.
  • Altsasun hainbat guda egon dira kokapen estrategikoa dela eta. XVIII. mendean eta XIX. mendearen hasieran batez ere gertatu ziren hauek:
  • 1802. urtean Altsasuk aduana eta tabako administrazioa zeuzkan. 1849an irin errota bat eta landatutako 2400 erregu-lur zituen. Iruñeatik zetorren bidea oraindikan gurdi-bidea zen, eta hemendik Gipuzkoara zihoana ferra moduzkoa. Bazeukan egurra mozteko eta mihisen industria, batez ere armategientzako.
  • 1863. urtean trenbidea Altsasura iritsi zen eta 1907an Alfontso XIIIak "Hiri Txit Prestua" titulua eman zion, berarekin batera hazkuntza demografikoa eman zelarik.
  • XX. mendean, eta batez ere 1950eko hamarkadaz geroztik Altsasuk garapen industrial handia jasan zuen. Honek migrazio handia ekarri zuen, batez ere Extremaduratik. Horren ondorioz Altasuko hiritarrak 1850an ziren 1-000 horietatik 1981an ziren 7.250era pasa ziren. Hortik aurrera egonkor mantendu da biztanleria.
  • 1977an EAE, HASI, LAIA, EIA eta ESBk Altsasuko Mahaia sortu zen eta bertatik Herri Batasuna sortu zen.
  • 1980. urtean Altsasun ospatu zen lehenengo Nafarroa Oinez ospakizuna. Ondoren 1993 eta 2005ean berriro ere ospatuko zen Altsasun.

[aldatu] Gizartea

[aldatu] Politika

Altsasu herrian Aralar alderdiak du udaletxea azkeneko hauteskundeetatik. Hauetan Altsasuko Indarra ezker abertzaleko plataforma legez kanpo utzi zen. Aurreko hauteskundean Euskal Herritarrokek izan zuen alkatetza. Altsasuko udalak 13 zinegotzi ditu osotara.

Bozka gehien jasotzen dituen alderdia PSN da. Agrupacion Altsasuarra taldeak ere birritan eduki du alkatetza. Eusko Alkartasuna, Nafarroako Ezker Batua eta Union del Pueblo Navarro ere aurkezten dira.

[aldatu] 2007ko hauteskundeak

Altsasuko alkatea Nafarroa Bai alderdiko, Unai Uhalde da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaleko hamairu zinegotzietatik lau lortu zituen. Baliogabeko botoak 47 izan ziren (emandako guztien %1,24a) eta zurizko 89 boto izan ziren (botoen %2,38a). Abstentzioa %37,38koa izan zen.

Altsasuko Udala
Alderdia Botoak Zinegotziak
Nafarroa Bai 1.110 4
EAE 878 3
PSN 690 3
UPN 644 2
NEB 322 1

[aldatu] Udaletxea

Udala alkatea eta hamairu zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: García Ximénez kalea, 36

[aldatu] Altsasuko alkateen zerrenda

[aldatu] Jaiak

Altsasuko San Pedro baselizan erromeria
  • Urtarrilaren 5a - Zentzerrada. Jai erlijiosoa.
  • Urtarrilaren 6a - Urteko kintoen sorteoa egiten da udaletxean.
  • Otsailaren 4a - Kintak eskatzen ateratzen dira.
  • Otsailaren 5a - Kintoak eskatzen ateratzen dira eta hurrengo egunetan dantzatzen dute plazan. Hurrengo larunbatean herriko kinta guztiek bazkaria egiten dute.
  • Ibauteriak - Igandean umeak ateratzen dira. Asteartean Momotxorroen ihauteria da. Hurrengo larunbatean Ihauteri urbanoak dira.
  • Maiatzaren 2aren ondorengo igandea - Maiatzako Gurutzea. Urbasara igoera eta azken urte hauetan Altsasuko Alde Zaharreko jaiak egiten dira.
  • Ekainaren lehen asteburuan - Txuntai (Karbonilla) auzoko jai txikiak.
  • Ekainaren 23 San Juan suak - Suak hainbat lekutan eta bereziki San Juan kalean. Hurrengo egunean afariak.
  • Ekainaren 29 San Pedro - Herriko Patroia. Baselizaren inguruetan erromeria egiten da eta zortzikoa dantzatu.
  • Irailaren 14 - Iraileko Gurutzea. Jai Nagusiak dira. 13tik 17ra
  • Urriaren bigarren hamar egunen lehen igandea: Feriak.

[aldatu] Erlijioa

Jasokundearen Eliza

Altsasun hainbat eliza eta baseliza daude:

  • Asuntzioaren Eliza: Plazan dagoen eliza da eta herriko eraikin erlijiosorik handiena.
  • Otadiko Kristoaren baseliza: Otadia dermioan dago eta hilerriaren ondoko baseliza da.
  • San Juan baseliza: San Juan kalearen mendebaldean dago.
  • San Pedro baseliza: Izen bereko basoan dago eta erdia Altsasun dago eta beste erdia Urdiainen.
  • Erkudengo Ama: Ulaiar inguruan dagoen baseliza da, Donostiara bidean.

Horretaz gain hainbat komunitate erlijiosok euren lekua dute, Jehovaren lekukoek eta Ebangelistek kasu.

[aldatu] Altsasuar ezagunak

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

La Burundesaren Bilbo eta Iruñea bitarteko autobus lineak geltokia dauka Altsasun. Horrez gain, Gasteiz-Iruñea lineak ere tarteko geltokia dauka udalerrian.

Konpainia berdinaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:

[aldatu] Hezkuntza

  • Iñigo Aritza ikastola

[aldatu] Herri senidetuak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

  1. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.

[aldatu] Kanpo loturak


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Altsasu