EuskoSare > Euskal Herria > Euskonews Gaztea, Durangoko Azokan
2008-12-01 11:54
Última modificación: 2008-12-01 13:21
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English

Euskonews Gaztea, Durangoko Azokan

Euskonews Gaztea berrikuntza ugarirekin dator Abendurako. Liburu bat plazaratzear dagoen erakundea Durangoko Azokan ere izango du bere presentzia.

Euskonews Gaztearen hurrengo aleak Gasteizeko Ortzai Antzerki Laborategiari eskaini dio monografikoa. Zuzendaria, Iker Ortiz de Zarate da elkarrizketatua honetan. Ale honetan ere gabonei begira eskainiko duten Miren Ponppis izeneko emanaldiari buruzko artikulua eta beraien lokalean grabatutako bideo bat dago ikusgai

Gainera aste honetan Euskonews Gaztea Durangoko Azokan izango du presentzia. Honetarako liburu bat plazaratuko du erakundeak, orain arte Euskonews Gaztean argitaratutako zenbait elkarrizketa eta artikulu jasotzen dituelarik (esaterako, Karmele Jaio, Unai Basurko edota Silvia Intxaurrondori eginiko elkarrizketak), ikastetxeetako ikasleen eta kolaboratzaileen eskutik. Gazteek eginiko eta Euskonews Gazteak editatutako liburua bost euroren truke egongo da eskuragai, azokan Eusko Ikaskuntzak jarriko duen standean (Artekale 13-15).

Abenduaren 5ean, Durangoko Azokak ateak irekitzen dituen egunean, eraikinean bertan agerkaria egiten lagundu duten bi ikastetxeetako ordezkariei eskerrona adieraziko die bestalde Euskonews Gazteak. Erakundeak eguerdiko 12etarako antolatu du ekitaldi berezia eta omenduak Bilboko Begoñazpi Ikastolako Garbiñe Ibarra eta Kanboko Xalbador Kolegioko Mikel Cazaubon eta Miel Rodríguez irakasleak izango dira. Hauek opari bana jasoko dute erakundearen eskutik.

 

 


Calificar:
http://www.euskosare.org/euskal_herria/euskonews_gaztea_nobedadez_beterik_dator_011208/eks_newsitem_view