EuskoSare > Euskal Herria > Eusko Ikaskuntzak bi lankidetza hintzarmen sinatuko ditu kultura ekintzen inguruan
2008-11-18 10:43
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English
Eusko Ikaskuntzak 94 hitzarmen sinatu ditu guztira euskal udalekin kultura eta zientzia jarduerak garatzeko

Eusko Ikaskuntzak bi lankidetza hintzarmen sinatuko ditu kultura ekintzen inguruan

Eusko Ikaskuntzak bi lankidetza hitzarmen sinatuko ditu, bata Auritzeko Udalarekin eta bestea Oloriz Eskola Elkartearekin

Hurrengo asteartean, Auritzeko Udalak kultura eta zientzia lankidetza hitzarmena sinatuko du Eusko Ikaskuntzarekin, aurrerantzean kultura ekintzak elkarrekin jorratzeko.

Honekin, 94 hitzarmen sinatu ditu guztira Eusko Ikaskuntzak euskal Udalekin kultura eta zientzia jarduerak garatzeko, hauetako hemezortzi Nafarroan. Lankidetza hitzarmen hauen baitan artxibo eta liburutegiak eguneratzen dira, ondarea erroldatzen da, ikerketa bekak ematen dira, erakusketa, jardunaldi eta kongresuak antolatzen dira, gogoeta estrategikoak egiten dira, liburuak editatzen dira edo udalerrietako ondare herrikoi eta historikoko bilketak sustatzen dira.

Aldi berean, bigarren hitzarmen bat sinatuko da, hain zuzen ere, Eusko Ikaskuntza eta Oloriz Eskola Elkartearen arteko elkarlana bultzatuko duena. Euskararen erabilera eta bere mundu kulturala sustatzen dituen elkarte honekin Hermilio de Oloriz pertsonaiaren bizitza eta lana aztertuko dituen ikerketa jarri da martxan.

 


Calificar:
http://www.euskosare.org/euskal_herria/eusko_ikaskuntzak_bi_lankidetza_hitzarmen_sinatuko_ditu_kultura_ekintzen_inguruan_181108/eks_newsitem_view