EuskoSare > Euskal Herria > Aztarna ekologikoa, eta zuk zer egingo duzu?
2008-11-28 09:13
Azken aldaketak: 2008-11-28 09:15
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English

Aztarna ekologikoa, eta zuk zer egingo duzu?

Hogeita hamar gazte euskaldun eta frantziar Zarautzen bilduko dira beren inguruko aztarna ekologikoak alderatzeko

Ostiraletik igandera (azaroak 28-30), Zarautzeko Igerain aterpetxean “Aztarna ekologikoa, eta zuk zer egingo duzu?” izeneko proiektuan parte hartu duten gazteak bilduko dira asteburuan, Eusko Ikaskuntzaren Ei-Gazte sailak bultzatuta.

Europar Batasuneko “Gazteak Ekinean”  programaren barruan  Euskal Herriko zortzi gaztek eta Frantziako beste zortzi gaztek bi testuinguru desberdinetan bildutako aztarna ekologikoak alderatuko dituzte: Portugaleteko Fakultate Nautikoa eta Bordeleko Lizeo Frantsesa. Bi egoera/errealitateak alderatu eta aldagaiak aztertzeaz gain, gazteek zenbait jarduera zehaztu eta etorkizunerako jarduera eta neurriak definituko dituzte.

Aztarna ekologikoa gizaki komunitate batek inguruan duen eraginaren adierazlea da (kasu honetan bi eraikin publikoak aztertu dituzte), beharrezko baliabide zein sortutako hondakinak kontutan hartuz.

Duela zenbait hilabete Eusko Ikaskuntzak abian jarritako ekimen honen helburua gazteak garapen iraunkorrerako agente aktibo gisa parte har dezaten lortzea eta horretarako kontzientziatzea da.

 

 


Kalifikatu:
http://www.euskosare.org/euskal_herria/aztarna_ekologikoa_eta_zuk_zer_egingo_duzu/eks_newsitem_view