EuskoSare > Euskal Herria > Hilabete kargatua Olentzerorentzat Baionan
2008-12-02 13:35
Azken aldaketak: 2008-12-03 01:29
  • Euskara
  • Castellano
  • Fran├žais
  • English
Olentzero Baionan. Argzeki iturria : philcotebask.

Hilabete kargatua Olentzerorentzat Baionan

Gure ikazkin maitatuarentzat, Abendua zinez hilabete kargatua da bainan ez pizua, horren beha baitago gu bezala urte guzian, bere mendi xokoan. Gainerat Baionan,"mutil eta sehi" ainitz ditu eta hauek indar bat egiten dute bere etorreraren prestatzeko, denek jakin dezaten aurten ere jitekoa dela. Berak ere agerraldi bat baino gehiago eginen du beti eta gehiago maite duen hirian.

 

Abendoren 2an , Euskal Erakustokian plantatua daike Olentzerori zuzenduak diren gutun apainduen errezebitzeko kutxa. Olentzerok prefosta asko espero ditu eta hauen egiteko araudia ikusgai da www.hiruki.net webgunean. Abendoaren 6an agerraldi labur bat eginen du hain maite duen Avironeko taldearen sustenguz, Sarracenseko ekipa inglesaren kontra duen matxaren lehen ostikoa emanen baitu Pottoka bere lagunarekin.

Abendoaren 10ean, bere ofizio kidea den Koldo Aznares nafartarrak ikastegi edo txondorra eraikiko du Poterne gunean eta hura artatuko du 20a arte, egun hortan Olentzeroren bisita dukelarik ere. Epe hortan Baionako eskolak eta ikuslier guziak Olentzeroren mutil batek errezebituko ditu ikaztegia eta Olentzeroren inguruko bi erakusketa lagun, behar diren argitasun guziak emaiteko.

Abendoaren 13an san Izpirituko auzoak ospatuko du Olentzero, Orai Bat elkarteari esker eta egun berean, arratsaldez, Claude Labat ikerlariak <<Olentzero Nor haiz?>> konferentzia eskainiko du Euskal Erakustokian.

Abendoaren 17an, Euskal Erakutstokian beti,  Xan Errotabehere kondalariak haurrak xoratuko ditu usaian bezala Olentzeroren ixtorio miresgarriekin eta ondotik banatuak daizke gutun apainduen sariak lekuan berean.

Eta undarrian etorriko da abendoaren 20an denek igurikatzen dugun eguna, Olentzerok Baionari eginen duen bisitaren eguna. Goizean koroek hiria animatu eta, helduko da Ibaialderen battlekuan Chaho Pelletier kaiarat arratsaldeko hiruak eterditan, karriketan barna kantari, soinulari eta haurrekin desfilatzeko, bazter guizietan ekartzen duen argia partekatuz. Egun hortan bere zakuan goxokiak dituzke, eskainiak izanen zazkion marrazkien sari eta bere azkenak Herriko Etxeko lehiotik botako ditu. Bixtan dena urte guziz bezala, jender eta haurreri galdegiten die Olentzero garaiko arropen jaunztea, egun hortan eta ere abenduaren 31an, Baionan ospatzen den urte undarreko egunaren kari. Hargatik, hilabete kargatu hunen untsa iragaiteko, presta oraitik zuen Olentzero garaiko jauntzia, hunen errezebitzeko merezi duen heinean.

 

iruki elkartea.

Kalifikatu:
http://www.euskosare.org/euskal_herria/hilabete_kargatua_olentzerorentzat_baionan/eks_newsitem_view