2005-09-07 19:25
Last modified: 2006-08-14 09:56
Translated by: María Verónica Barzola

Garraioa

Euskal Herriko garraiobideen zerrenda: aire-, errepide- eta trenbide-garraioak.

Euskal Autonomia Erkidegoa
Geografiaren ikuspuntutik, Euskal Autonomia Erkidegoa toki estrategikoan dago Europarekiko eta Iberiar Penintsularen gainerakoarekiko harremanetarako.

  • Errepideko garraioa

Euskal Autonomia Erkidegoko garraio-sistema honako bi fluxu hauen arabera dago antolaturik: Iparralde-Hegoalde norabidekoa (Madril-Irun-Frantzia eta Madril-Bilbo), eta Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko harremanei erantzuten diena.


Araba

Alsa Taldea

Bizkaia

Bilbotik irteten diren Euskal Herriko autobus-linea erregularrak

Bilboren eta Espainiako estatuaren gainerakoaren arteko autobus -linea erregularrak Bilbotik irteten diren nazioarteko autobus-linea erregularrak


Gipuzkoa

Autobus-linea erregularrak


  • Trenbide-garraioa

Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Trenbide Sarearen (RENFE) bidez dago konektaturik Espainiako hiriburu garrantzitsuenekin, eta konexio hori honako bi enpresa hauen sareek osatzen dute: Bizkaiko golkoaren itsasertzaren eremu geografikoa hartzen duen FEVE - Espainiako Trenbideen Enpresa Publikoaren sareak, eta aldirietako zerbitzuak eta lurraldeko hiriburuen inguruetakoak eskaintzen dituen EuskoTren enpresarenak. Euskal Herriko nazioarteko konexioa Abiadura Handiko Europar Tren Sarea deritzonaren bidez gauzatzen da.


Araba

Espainiako Trenbideen Enpresa Publikoa (FEVE). Oinarrizko bi ibilbide ditu. Espainiako Trenbide Sarea - RENFE.


Bizkaia

Euskal Herrirako zerbitzuak Bilbotik
Espainiako estatuaren gainerakorako zerbitzuak Bilbotik
Espainiako Trenbideen Enpresa Publikoa (FEVE). Galiziako Ferrol herria Bilborekin lotzen du (Galizia iparraldea, Asturias, Kantabria eta Bizkaia zeharkatuz).
Gainera, Bilbo eta Leon ere lotzen ditu (Bizkaia, Burgos, Kantabriaren zati txiki bat, Palentzia eta Leon zeharkatuz).

Horrez gain, FEVEk Cartagena eta Los Nietos lotzen dituen bidaiari-linea bat ere badu, Murtziako Autonomia Erkidegoan.


Gipuzkoa
EuskoTren - Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A. Sozietate Publikoa; Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herrilan Sailaren menpe dago.

Espainiako Trenbide Sarea (RENFE): bidaiariak eta merkantziak trenez garraiatzeko zerbitzu-enpresa, Sustapen Ministerioaren menpekoa.

Itsas eta Ibai Garraioa

Garraioak eta Komunikazioak Bizkaian

  • Aire-garraioa

Euskal Autonomia Erkidegoan, bidaiariak eta merkantziak garraiatzeko azpiegitura bikainak dituzten hiru aireportu daude.

Forondako aireportua (Araba)
Telefonoa: +34 945-163591
Loiuko aireportua (Bizkaia)
Telefonoa: +34 944-869664
Hondarribiko aireportua (Gipuzkoa)
Telefonoa: +34 943-668500


Nafarroako Foru Erkidegoa
Nafarroako garraio-sareak 3.880 kilometro errepide ditu; horiek, Noaingo aireportua eta 208 kilometro trenbide elkarren osagarri dira.

  • Errepideko garraioa

Kokaleku geografikoa dela eta, Nafarroak Frantzia eta Espainia lotzen ditu, eta estatu barrura begira, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Ebro Harana. Nafarroa Lisboa-Madril-Paris eta Paris-Madril-Algeciras ardatzen barruan dago, eta Arku Atlantikoa eta Arku Mediterraneoa lotzen ditu.
Autobusez
Automobilez

  • Trenbide-garraioa
  • Aire-garraioa

Noaingo aireportua
Telefonoa: +34 948-168700
Madril, Bartzelona, Leon, Malaga, Valentzia eta Palmarako linea erregularrak ditu.

Ipar Euskal Herria

Lurralde honetan Europa iparraldea eta Iberiar Penintsula lotzen dituzten hainbat komunikabide daude. Hori dela eta, guztien beharretara egokituriko hainbat garraiobide ditu.

  • Errepideko garraioa

Errepidez: errepide- eta autopista-sare garrantzitsua (A10, A62, A63, A64) heltzen da eskualde honetara Europa iparraldetik, Espainiatik eta Mediterraneotik.

  • Trenbide-garraioa

Trenbide-sareak ibilbide ugari eskaintzen ditu departamendu honetako edozein hiritara heltzeko.
SCF- Frantziako Trenbide Sozietate Nazionala

  • Aire-garraioa

Bordele, Miarritze, Paue, Périgueux, Bergerac eta Agen-era joateko hegaldiak eskaintzen dituzten tokiko, nazioko eta nazioarteko hainbat aire-konpainia daude.

Miarritzeko aireportua
Telefonoa: +33 (559) 438-383
Faxa: +33 (559) 438-386

Paue-Pyrénéeseko aireportua
Telefonoa: +33 (559) 333-300

Rate:
http://www.euskosare.org/euskal_herria/euskal_herrian_bizi/garraioa/eks_article_view