Usted está aquí: Inicio Noticias elkarrizketa
 IDOIA ESTORNES 
Txiletik Auñamendira

IDOIA ESTORNES Txiletik Auñamendira

15/05/2005

Idoia Estornes Auñamendi Entziklopedia burutzearekin batera, Entziklopedia horren eguneratze prozesua zuzentzen ari da. Historialaria, feminista, gizartearekin konprometitua... Estornestarren sagako zuzia darama.

Leer más…

Joseba Intxausti: «Mirari bat da garai batetik hona Euskal Herrian gertatu dena»

Joseba Intxausti: «Mirari bat da garai batetik hona Euskal Herrian gertatu dena»

30/04/2005

"Joseba Intxaustik zerbitzuko lanean jardun du bizitza osoan, euskal kulturaren alde. Ez da gizon ageria. Isilik jardun du urte askoan, inurri, hotsik atera gabe. Arantzazun ditu zainak eta komentutik kanpora enbor eta adarrak. Jakin, UZEI, Kulturaren aldeko Euskal Fundazioa... euskara eta Euskal Herria ardatz hartu eta eginahalean saiatu da. Egindako lanaren aitortza jaso zuen iaz, Euskaltzaindiak Ohorezko euskaltzain izendaturik. Eta egindako lanaren aitortza jaso du maiatzaren 7an ere, Bilbon, Mendebalde Kultura Alkartearen jardunaldien barruan. Adiskide bat izan zuen ondoan, omen egiten. Guri elkarrizketan lagundu digun lagun bera, Paulo Agirrebaltzategi". Hona Miel A. Elustondok Argiaren 1990. alean Joseba Intxaustiri egindako elkarrizketa.

Leer más…

'Otehitzari biraka'

'Otehitzari biraka'

27/01/2005

Mireia Gabilondo jaio zenerako (Bergara, 1964) Jorge Oteizak argitaratuta zeukan 'Quousque Tandem' (1963). Berrogei urteren buruan Gabilondok heldu die obra hari eta eskultorearen gainerakoei eta sortu du 'Otehitzari biraka' ikuskizuna, non artistaren poetikotasuna dantzaren bidez mamitzen den. Oteizaren Eskolako kimu berria genuke, eskultorearen bilobena zatekeen belaunaldikoen eskutik, hark aldarrikatzen zuen transmisioaren fruitu ezinbestean oteizarra.

Leer más…

Leihoak zabaltzeko poesia

Leihoak zabaltzeko poesia

08/09/2003

Elizabeth Macklin (Estatu Batuak, 1952) eta Kirmen Uribe (Euskal Herria, 1970) poetak elkarrekin solasean paratu eta haiekin mintzatu da Harkaitz Cano jatorriz Berriak argitaratu elkarrizketa honetan. Elizabeth Macklin: "Orijinala izatea ez da inolako erronka; erne egotea, bai"; Kirmen Uribe: "Euskaldunok kanpotik hartzen dugu gure lapiko txikian ez duguna"

Leer más…

Country izar euskalduna

Country izar euskalduna

22/08/2002

Ederki ezagutzen ditu Estatu Batu Mendebaldeko rodeo plazak Johnny U country kantariak. Gizasemeari goitik behera ongi begiratuta ere, amerikar itxura eta tankera besterik ez zaio antzematen. Eta halaxe da bera, Idahoko arrantxu batean jaiotako cowboya. Bere kantu eta gitarra doinuetan ere, rodeo giroa, amodio gaiak eta Oesteko molde erruralen isla baizik ez da ageri. Amerikarra izanik, ordea, euskaldunen seme da Johnny hau. John Urrutia du benetako izena eta bizkaitarrak zeuzkan aiton-amonak.

Leer más…

Martxel Tillous: Ipar Ameriketako euskal apez ibiltaria

Martxel Tillous: Ipar Ameriketako euskal apez ibiltaria

25/03/2002

Bizitzako urte baliotsuenak Afrikan misiolari eta aldi berean bertakoen ikasle igaro zituen Martxel Tillous zuberotarra da AEBetako euskaldunen abadea. Ez zen hasieran komentzimendu handiz joan, baina gaur egun ezin utzirik dabil Ipar Amerika, nonbait ongi konprenitzen baitu bertako euskaldunen euskal apezaren beharra

Leer más…