Eusko Jaurlaritzak atzo eman zuen argitara Agerkari Ofizialean (EHAA) 'atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko' 2009ko deialdiko emaitzak. Guztira 85 pertsona edo familia izango dira orotara 207.843 euroko kopurua banatuko duen programa honetako onuradunak, 26 euskal etxe eta bost herrialdetakoak, hala nola Argentina, Txile , Mexiko, Uruguai eta Venezuela.
2009/12/29

Gehiago Irakurri…

Arrecifesko Euskaldunak Denak Batek dantzatuz eta erakundearen webgunea estreinatuz eman dio agurra 2009ari
Asko dira urtean zehar Arrecifesko Euskal Etxeak antolatzen dituen ekintzak. Errepidea hartuz beste euskal etxe batzuek eratutako jardueretan ere hartzen dute parte Euskaldunak Denak Bat-eko kideek, hala nola, Cañuelasko 'Dantzari Egunean', edota Euskal Astean, batzuk aipatzearren. Alabaina, arrecifestarren urte amaierako festak zapore berezia izan ohi du arrazoi bat baino gehiagogatik: alde batetik, etxean egiten diren ekintzetako partaideak biltzen direlako; bestetik, herritik kanpo bizi direnak (euskal) etxera bueltatzen direlako jaiegunak pasatzera. Horrela, lagunen artean, agur esan zioten Arrecifesko euskaldunek mementu goibel baina alaiak ere daramatzan 2009 urteari.
2009/12/29

Gehiago Irakurri…

'Beraiek egin zuten' liburua: Jose C. Paz herriko euskal historia Alvarez Vazquez lantegia medio kontatuta
Abenduaren 19an aurkeztu da Jose C. Paz-eko Toki Eder Euskal Etxean 'Ellos lo hicieron' (Beraiek egin zuten) liburua. Maria del Pilar Uribeondo y Ruiz idazleak Jose C. Paz-en urtetan funtzionatu zuen Alvarez Vazquez lantegi eta langileen historia kontatzen du liburu honetan. 'Galiziako gizon batek Urbin, Basaurin, eraiki zuen bere lehenengo lantegia eta ekimentsua zenez, beste bi Ameriketan, Montevideon eta Argentinako Jose C. Paz-en. Makina bat euskaldun etorri ziren lantegi honetan lanera; hori dela eta gaur egun euskal jatorria duen jende ugari dago Jose C. Paz hirian, baita San Miguelen eta inguruko beste herri batzuetan ere', azaldu dio liburuaren egileak EuskalKultura.com-i. Oraingoz, 400 aleko tirada egin da eta FEVAk baimena eskatu dio Uribeondo andreari datorren urtean Buenos Airesko Liburu Azokan aurkezteko.
2009/12/28

Gehiago Irakurri…

Argentinako euskal etxeetan ere euskal hizkuntzaren doinua ozen entzun ahal izan zen Euskararen Egunean (I)
Euskal herritar guztiena eta modu berezian euskaraz mintzatzen direnen eguna da Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE). Argentinako Diasporan, euskara ikasleak dira jai honen protagonista berezi, beraiek bermatzen baitute Euskal Herritik hamabi mila kilometrora euskararen geroa. Euskal Etxe batzuetan abenduaren 3an bertan ospatu zen ENE. Beste batzuetan ondoko asteburu edo astean. Edonola ere, jolasak, ekitaldi kulturalak eta topaketak Argentinako hainbat euskal etxetan egin ziren, Saltatik Patagoniara eta Mendozatik Buenos Aires probintziara. Hona hemen hurrerapen bat (I).
2009/12/28

Gehiago Irakurri…

Argentinako euskal etxeetan ere euskal hizkuntzaren doinua ozen entzun ahal izan zen Euskararen Egunean (eta II)
Euskal etxez etxe bidaiatu zen euskararen oihartzuna abenduaren lehenengo bi asteetan Argentinan zehar. Urte osoan egindako lana erakutsi nahian ikasle zein irakasleek topaketak eta jaiak antolatu zituzten. Kasu batzuetan, euskara ikasle (oraindik) ez direnek ere hartu zuten parte jakinminak bultzaturik. Euskal etxeetako gela eta kaleak ere gorri-berde-zuriz jantzi zituzten Argentinako euskaldunek arbasoen hizkuntza orain eurenganatuari merezitako omenaldia egiteko.
2009/12/28

Gehiago Irakurri…

Albiste gehiago…
DiasporarenAgenda
2009/12/29
Oaxaca, Mexiko.
Toño Barberena nafar jatorriko soinujole mexikarraren emanaldia hiriko erdigune historikoko zokaloan
2009/12/31
Bordele, Frantzia.
Gabon Zahar Urte Amaiera festa ospatuko dute Akitaniako hiriburuko Eskual Etxean
2009/12/31
San Francisco, Estatu Batuak.
Urte Berriari harrera ekitaldia Basque Cultural Center-en Michel Etcheverry kantariaren musika lagun
2009/12/31
Midvale, Utah, AEB.
Gabon Zaharreko festa ospatuko dute Utah-ko Euskal Etxekoek Lion's Club-ean
2010/01/04
Chascomus, Argentina.
Gaurko hasiko da 'Udaleku', Argentinako lehenengo euskal udalekua, herrialdeko zenbait euskal etxeetako gazteak partaide
Datozen hitzorduak…
 
ArgazkiGaleria
MUNDO VASCO. Aurkezpen bat egin zuen joan den 10ean, osteguna, Argentinan Chacabuco herritik herrialde osorako bokazioz ateratzen den Mundo Vasco aldizkariak. Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean izan zen eta Mundo Vascoko zuzendari Luis Aramburu mintzatu zen. Ekimenaz bideo labur erakutsi eta aldizkariaz hitz batzuk esan ondoren, Roberto Arizmendiren '¡Gora Vasco!' dokumentala eman zen. Ondotik, lehenik Aramburuk berak filma komentatu eta publikoa ere solastu zen; tartean dokumentaleko protagonista, Guillermo Larregui 'El Vasco de la Carretilla', ezagutu zuen edo hurbileko izan zuen batek ere ekarri zuen bere lekukotasuna.
argazki gehiago