Hemen zaude: Hasiera Albisteak Santiago Lazo ohoratuz bukatu ditu Venezuelan Los Castores Kooperatibak bere 50. urteurreneko ekitaldiak

Santiago Lazo ohoratuz bukatu ditu Venezuelan Los Castores Kooperatibak bere 50. urteurreneko ekitaldiak

2009/12/17

Mende erdia darama Los Castores kooperatibak euskal kultura eta batez ere euskal pilota zabaltzen Venezuelan, 1959an sortu zenez geroztik. Urrats berri bat emanez, Kooperatibak Euskal Pilota Kluba sortu zuen 1970ean eta horren bitartez Venezuelako pilotari harrobia lantzen berebiziko lana egin du. Mende erdia ospatzeko kooperatibak zenbait ekitaldi egin ditu urtean zehar eta, azkenekoan, pilota partidu bat jokatzeaz gain Santiago Lazo pelotari eta kooperatibako kidea omendu dute.

San Antonio de Los Altos, Venezuela. Aurtengo bere azkeneko ekitaldian, Los Castores Kooperatibak ohiko gabon eta urte amaierako festa pilota partidu batekin ospatu zuen joan den igandean kooperatibaren frontoian. 'Bilbotar ukituko' paella gozo bat dastatzeaz gain, baita ere Bilbokoa den Santiago Lazo-si esker oneko laka bat entregatu zitzaion.

Santiago Lazok, pilotari, Pilota Elkarteko kide aktibo eta hirian Euskal Pilotaren garapenean gogor lan egin duenak, Bilbotik Venezuelara pilotarekiko zuen zaletasuna ekarri zuen bertakoei zekien guztia erakutsiz. Athletic-eko jarraitzaile sutsua da eta taldearen kolore edo ikurrak edonon daramatza (kotxean, jokatzeko erabiltzen duen txapelan edo bere elastikoetan).

Hau guztia, Los Castores Kooperatibaren (Silverio Zabala apaizak zuzentzen hasi zuen euskaldun taldearen) 50. urteurrena dela eta urte osoan zehar egin diren ekitaldien barruan sartu da. 1959. urtean jaiotako kooperatiba aitzindaria izan zen herrialdeko kooperatibismoaren garapenean eta adibide arrakastatsua da maila latinamerikarrean. Euskal kooperatibismoaren eredua jarraituz, euskal ekintzaileen talde honek, gizarteari begira ikuspegi argi batekin, ondoren Venezuelako kooperatibismo arrakastatsu eta organizatuaren lehenengo adreiluak jartzea lortu zuen.

Urteko azken ekitaldia

Los Castores Kooperatibak ospakizun honetan erakundean bere fundaziotik bazkide eta Garay familiaren kide den parte hartzea izan du, Mungiatik (Bizkaia) espreski ospakizunarekin bat egiteko bidaia egin duena: Jon Garay. Bizkaitarrak partidua jokatzeko omenduarekin bikotea egin du.

Los Castores Euskal Pilota Elkarteko kideek pelota partiduak jokatu eta gero, euskal dantza tipikoak dantzatu zituzten Jon Garay eta Iñaki Goikoetxearekin, 'Bilboko zaporedun' paella bat dastatu ostean. Omenaldiaren ekitaldia ondoren hasi zen, Santiago Lazo-ri esker oneko plaka bat entregatuz.

denak

Zutik ezkerretik eskuinera: Pedro Oliva Koronela, Julio Linares, Gorka Ezponda, Diego Lana, Cesar Linares, Ramon La Cruz, Martin Sanchez, Juan Carlos Guerrero, Jorge Borrajo, Emilio Papa. - Belauniko (behekaldean): ezkerretik eskuinera: Iñaki Goikoetxea, Diego Lana Jr.(Dieguito), Jon Garay, Santiago Lazo (omendua), Gaizka Ezponda eta bere alaba Ainara, Urko Uzkanga, Diego Lorenzo eta Kataluniako Eduardo Franqueza.

 

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.