Hemen zaude: Hasiera Albisteak Chacoko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxea Alkartasun Txokolatealdian partaide bihar, Haurraren Eguna kari

Chacoko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxea Alkartasun Txokolatealdian partaide bihar, Haurraren Eguna kari

2009/08/14

Resistencia hiriburuan egoitza duen Chaco probintzia argentinarreko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeko kideak partaide izango dira bihar, Haurraren Eguna dela-eta, hiri horretako egoera behartsuko haurren zentru batean egingo den txokolatealdian. 'Alkartasun Txokolate Handia' (Gran Chocolate Solidario) sostengatu nahi dutenek badaukate horretarako aukera, euren astia zein bestelako laguntasuna eskaini nahi dutenek laguntza zinez ongi etorria izango baita.

Resistencia, Argentina. Aipatu ekimena bihar larunbata, agorrilak 15, goizeko bederatzietatik aurrera aitzinaraziko da Iratí-ko Ama Birjina-Bakearen Erregina Kaperan (Av. San Martin 2300-Va Palermo), Resistencia hiriburuan bertan. Haurraren Eguna dela-eta, Chacoko Euskal Etxeko bolondres gaztetxo zein helduak laguntzaile arituko dira eta ikuskizuna ere eskiniko diete bertako haurrei, txokolatea eta bustigarriak zerbitzatuz Chacoko hiriburuko babesetxe honetara bildutako adingabeei.

2008 chaco txokolatealdia

[Iazko txokolatealdian laguntzaile bolondres izan zirenetako batzuk]

Norbaitek biharko ekimenari eta ildo berean garatzen diren beste batzuei laguntasuna eman nahiko balie, edo informazio gehiago eskuratu izango balu, aski luke telefonoz deitzea, 03722- 444625 (Marta-ri) o 03722-463133 (Marianela-ri).

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.