Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eusko Jaurlaritzak sei beka deitu ditu, Mexiko, Argentina, Txile, Kolonbia, AEBetan eta Gasteizen aritzeko

Eusko Jaurlaritzak sei beka deitu ditu, Mexiko, Argentina, Txile, Kolonbia, AEBetan eta Gasteizen aritzeko

2009/12/03

Euskal Etxeetako kideek ere parte hartu dezakete, bai. Eusko Jaurlaritzak Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremurako sei "espezializazio beka" deitu ditu", Eusko Jaurlaritzak Mexiko, Txile, Argentina, Kolonbia eta Estatu Batuetan dituen Ordezkaritzetan, eta Gasteizen, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusian, jarduteko. Diru aldetik, hornidura, Ordezkaritzen kasuan 25.492 euro eta 27.810 euro bitartekoa da, Gasteizen salbu, hor 15.450ekoa baita. Euskal Autonomi Erkidegoan bizi diren herritarrek eta Euskal Etxeetako kideek ere har dezakete parte. Eskabideak aurkezteko epea abenduaren 28an bukatuko da.

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko sei beken deia egin du, 2009ko ekitaldikoa, horietako bost Eusko Jaurlaritzak Mexiko, Txile, Argentina, Kolonbia eta AEBetan dituen Ordezkaritzetan aritzeko; eta seigarren bat, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen.

Bekak, honela daude hornituak, diruz:

-25.492,50 euro (Argentina eta Txileko Ordezkaritzak)
-26.265 euro (Mexikoko Ordezkaritza)
-27.037,50 euro (Kolonbiako Ordezkaritza)
-27.810 euros (AEBetako Ordezkaritza)
-15.450 euros (Kanpo Harremanetarako I.N., Vitoria-Gasteiz)

[Kopuruok dagozkien atxikipen fiskala izango dute]

Deialdian urtarrilaren 1a baino lehen auzotasun administratiboa Euskal Autonomia Erkidegoan daukatenek eta ofizialki onartutako Euskal Etxeetako bazkideek har dezakete parte, baldin eta goi mailako unibertsitate tituludunak badira, gehienez 30 urte badituzte eta aurretik antzeko bekarik jaso ez duten Eusko Jaurlaritzak bere aurrekontuetatik emana.

Eskabideak aurkezteko epea 2009ko abenduaren 28an bukatuko da.

Edonola ere deialdiaren originala behar da kontsultatu, kasu honetan Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako 6288 Ebazpena, EHAAn 2009ko azaroaren 27an, ostirala, argitara emana (ikus hemen). Testuak 2003ko irailaren 30eko 221/2003 Dekretuari egiten dizkion aipamenak hemen kontsulta daitezke.

Interesatuek entregatu beharko dute, eskabide ereduarekin batera:

–NANaren fotokopia edo Euskal Etxeetako kideen kasuan pasaportea Euskal Etxeetako kideen kasuan pasaportea
–Irailaren 30eko 221/2003 Dekretuaren 4. artikuluko a) eta b) ataletan jasota dauden baldintzak akreditatzeko ziurtagiriak
–Curriculum vitae, espediente akademikoarekin
–Egindako ikasketen ziurtagiriak eta eskatutako bekarekin erlazioa duen esperientzia praktikoaren ziurtagiria. Meritu gisa kontuan izateko akreditatzen diren ikasketak, ofizialak izan beharko dira eta balio akademikoa izan beharko dute. 8. artikuluan ezarrita dagoenaren arabera ezagutzen diren hizkuntzen ahozko eta idatzizko gaitasuna dokumentu akreditatibo bitartez gehitu ezin denean dagozkion frogak egin beharko dira
–Eskatzaileak egin dituen lanen eta argitalpenen kopia
–Karnetaren tamainako argazkia
–Aurretik inoiz Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik ordaindutako beka berdin edo antzeko baten onuradun ez izanaren zinpeko aitorpena
–Eskatzailearen zinpeko aitorpena dirulaguntza publikoak eskuratzeko ahalmena kentzen dion, ez isun administratibo, ez zigor penalik jaso adierazten duena, eta ez dagoela legalki galerazita hauek jasotzeko

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Eusko Jaurlaritzak sei beka deitu ditu, Mexiko, Argentina, Txile, Kolonbia, AEBetan eta Gasteizen aritzeko

Bekak deitzen dituen Ebazpena