Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hiru egunen ondotik gaur arratsaldez bukatuko da Arrasaten EHMG 2009 Diasporari buruzko Mintegia

Hiru egunen ondotik gaur arratsaldez bukatuko da Arrasaten EHMG 2009 Diasporari buruzko Mintegia

2009/10/22

Euskaltzaindiaren izenean mintzatuko diren Jose Luis Lizundia eta Mikel Gorrotxategiren solasekin, Diasporan hain interes bizia pizten duen deituren gaiari buruz gainera --esanahiak, aldaerak eta aldaketak Ameriketako bidean-- hasiko da gaur goizean Arrasaten Diasporari buruzko 2009ko 'Euskal Herrria Mugaz Gaindi' Mintegiko hirugarren eta azken eguna. Topaketa asteartean inauguratu zen, bertako zein Ameriketako ikerlariak partaide eta egun horretan berean jaso zuen Julian Celaya Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Gizataldeekiko zuzendariaren bisita. Hiru egunotan, partaidetza fisikoez gain bideokonferentzia bidezkoak ere bildu dituen elkarretaratze honek amaiera ekitaldia gaur arratsaldeko bost t'erdietan izango du, Arrasateko Kultur Etxean.

Arrasate, Gipuzkoa. Hirugarren eta hondarreko eguna, gaurkoa, joan den asteartetik aurrera Arrasateko Kultur Etxearen baitan garatzen ari den Euskal Herria Mugaz Gaindi (EHMG) Mintegiaren 2009ko edizioari dagokionez. Jose Luis Lizundiak eta Mikel Gorrotxategik abiaraziko dute goiza, euskal deituren jatorriaz eta Ameriketarako bidean euskal abizenek izan dituzten aldaketak aipagai.

2009 Euskal Herria Mugaz Gaindi 02

[Oscar Alvarez Gila historialaria (pantailan) Brno-tik, Txekiar Errepublikatik bideokonferentziaz parte hartzen Arrasateko Euskal Herria Mugaz Gaindi Mintegian; mahaian, Jon Ander Ramos, Mintegiko koordinatzailea (argazkia EuskalKultura.com)

Horren ondotik etorriko dira Mendiguren familiaren bilerei buruzko agerpena, eta beste batzuk, tartean Ana Zabalza ikerlariarena eta Patricio Legarraga genealogista txiletarrarena. Bazkalostean Maialen Lasa, Alaitz Imaz, Naiara Arrizabalaga eta Aroia Kortabitarte ikertzaile gazteen txanda izango da, ondoren Alejandro Cardozo, Eneko Sanz Goikoetxea eta Imanol Merino mintzatuko direla, bost t'erdiak aldera Mintegiak aurtengoa seigarren edizioa duen honen ixte-ekitaldiari ekiteko.

-EuskoSare bertatik ari da berriemaile: ikus bideo eta laburpenak

Erreferentziak prentsan (euskarazkorik ez dugu topatu)

Alberto Angulo, Historia Modernoan doktore (Noticias de Gipuzkoa)
El 90% de emigrantes hablaban euskera, ahora el 10%

Fernando, Roberto, Antonio Mendiguren eta JM Molinero (Diario Vasco)
El orgullo de apellidarse Mendiguren

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.