EuskoSare > Euskararen Nazioarteko Eguna > Euskararen Nazioarteko Eguna 2006
2009-12-29 13:02
Euskararen
Nazioarteko
Eguna
 
 
Abenduak 3
 

Euskararen Nazioarteko Egunerako Benito Lertxundiren abestia


Euskara giza ondarea da: komunikazio
eta batasunerako tresna.
Elkar ulertu eta giza helburu gorenera heltzeko beharrezko baliabidea.

Hizkuntzak leuntzen du animalia eta
gizon bilakatzen.
Berak bideratzen elkar laguntza giza
mailan gauzatzeko.
Zentzu horretan hedatzen da herri bakoitzaren beharretara.

Hizkuntza ispilu leiala da,
non kondairan zehar, herri baten
baldintza sozialak isladatzen diren.

Hizkuntzak jakinarazten dio belaunaldi bakoitzari oinarrizko kultura guztia.

Bere hizkuntzarekin hautsi duen herriak tradizioa du errausten eta arima epeltzen.

Hizkuntzak bere baitan, herri baten
mundua ulertzeko era gordetzen du, herritarrek hitzegiten dutenean.

Euskara, gure hizkuntza, giza ondarea da.

- Bideoa - Musika entzun -

 

Abestiaren hitzarekin bat nator

 
Euskarari buruzko adierazpenak
Euskal Herriko eta diasporako pertsona ospetsuek euskarari buruz egindako adierazpenak entzun daitezke hemen.
Euskararen grabatutako lehenengo soinuak
1900. urtean Pariseko Erakusketa Unibertsalean egindako euskararen grabazioak entzun ditzakezu hemen.
http://www.euskosare.org/ene/2006/index_html
Euskara Komunitateak: munduko euskaldunen topaleku
EuskoSarek eskaintzen dituen zerbitzuen artean, euskararekin erlazionaturik dauden bi komunitateak daude: Mintzalagunak eta Mintzabidea. Biak, euskara landu eta zabaldu nahi duten erabiltzaileak biltzen dituzte bere baitan.
Euskararen Egunaren hasierako ospakizunak garaiko agiri eta albisteetan
Euskararen Eguna zela eta, 1949an kaleratutako jatorrizko Manifestua eta ospakizunaren gainean garai hartako prentsan agertutako albisteak ikus ditzakezu hemen.
Euskararen gaur egungo egoera
Ezagutu ezazu euskararen gaur egungo egoera Hizkuntza-Adierazleen Sistemaren eta beste ikerketen arabera.