Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ohar gogoangarria: Gaztemunduko eskabideak Argentinan aurkezteko epea maiatzaren 22an itxiko da

Ohar gogoangarria: Gaztemunduko eskabideak Argentinan aurkezteko epea maiatzaren 22an itxiko da

2009/05/07

Argentinako Euskadiko Ordezkaritzatik ohar gogoangarria plazaratu dute, oroitaraziz Gaztemundu Diasporako gazteentzako trebakuntza programarako eskabideak aurkezteko epeko ñabardura bat, Argentinari dagokiona. Aurtengo deialdian maiatzaren 25a ezarri zen eskabideak aurkezteko azken eguna bezala, baina Argentinan --soilik eskabide hori Euskal Ordezkaritzan aurkeztu nahi izanez gero-- maiatzaren 25a jai nazionala denez, epea aurreratu egiten da beste egun eta tenore honetara ekarriz: maiatzaren 22ko 13:00ak. Legeak baimendutako gainerako tokietan edo postaz igorri nahi dituztenentzat, 25ak balio du epe mugatzat.

Buenos Aires, Argentina. Argentinako Euskadiko Ordezkaritzak jakinarazi duenez Gaztemundu programan parte hartu nahi duten gazte argentinarrek, eskabideok Ordezkaritza horretan aurkeztu nahi izatekotan, azken eguna datorren maiatzaren 22a izango dute, eguerdiko 13:00tan. Deialdi orokorrean eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 25ean bukatuko dela dio, baina Argentinan egun hori jai nazionala denez, eskabideak Euskadiko Ordezkaritzan aurkeztu nahi dituzten gazteek lehenxeago egin beharko dute. Ordezkaritzan Maiatzaren 22aren ostean jasotzen diren espedienteek jai egunaren ondorengo lehen laneguneko data jasoko dute (eta beraz Gaztemundurako epetik kanpo egongo dira).

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, jo hona:

Paula Barkin
Euskadiren Argentinako Ordezkaritza-Delegación de Euskadi en Argentina
Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco
Av. Alicia Moreau de Justo 846 3° of. 21
Ciudad Autónoma de Buenos Aires
C1107AAR República Argentina 
54 11 4120-0586/88/90
E-maila: paulabarkin@ej-gv.es

Gaztemundu 2009 programari esker Diasporako 45 gaztek Euskal Herrian egonaldia egingo dute uztailaren 12a eta 24a bitartean eta artxibo historikoak digitalizatzen, errekopilatzen eta sarean argitaratzen trebatuko dira. Ikastaroaren gaia dela eta, aurten Gaztemundun parte hartzeko betebeharreko bat zera izango da: eskatzaile bakoitzak bere euskal etxearen memoria historikoarekin zerikusia duten 200 gai (argazkiak, audioak edo bideoak) katalogatu eta horien analisia egin izana.

Deialdiari buruzko informazio gehiago, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean, hemen.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.