Elhuyar Fundazioa

Elhuyar Fundazioa 

Itzuli orriaren hasierara

Prentsa-aretoa

ItzulTerm, itzulpen-memoriei etekina ateratzeko doako web-zerbitzua jarri du sarean Elhuyar Fundazioak

2009/11/23

Elhuyar Fundazioko I+G+B unitateak garatu du tresna eta erabiltzaileak aukera izango du itzulpen-memorietatik lexiko elebiduna erauzteko

Elhuyar Fundazioko I+G+B unitateak ItzulTerm web-zerbitzua sareratu berri du, itzulpen-memoria batetik euskarazko eta gaztelerazko termino baliokideen bikoteak automatikoki erauzten dituen doako zerbitzua. Itzulpen-memoriekin lan egiten duten erabiltzaileengan dago, batik bat, pentsatua: itzultzaileak, itzulpen-zerbitzuak, terminologoak, hizkuntzalariak, euskara-teknikariak...

Erabiltzaileak bidalitako itzulpen-memoriatik termino baliokideen bikoteak automatikoki erauzten dituen doako zerbitzua da ItzulTerm. Erabiltzaileak erauzketaren emaitzak lantzeko aukera du gainera, eta nahi dituen termino-bikoteak eskuratu ditzake hainbat erabileratarako: hiztegiak sortu, itzulpen-memorien sistema hobetu, itzulpen automatikoan erabili... Gainera, erauzketa automatikoaren emaitza hobetzeko eta emaitza lantzeko edizio-aukerak ere eskaintzen ditu zerbitzuak. ItzulTerm zerbitzuaren oinarrian, Elhuyar Fundazioaren I+G+B unitateak garatutako ELexBI tresna dago. ELexBI tresnak teknika linguistikoak eta estatistikoak konbinatzen ditu termino-bikoteak automatikoki erauzteko prozesuan.

Zerbitzuaren urrats nagusiak

ItzulTerm-en bitartez, erabiltzaileak bere itzulpen-memoriei etekina ateratzeko aukera izango du, hiru urratsetan: ‘Erauzketa automatikoa’, ‘Eskuzko lanketa’ eta ‘Esportazioa’. ItzulTerm-ek termino-bikoteak teknika linguistikoen eta estatistikoen bidez automatikoki erauztean datza ‘Erauzketa automatikoa’. ‘Eskuzko lanketa’n, aldiz, ItzulTerm-ek bere proposamenak lantzeko aukera eskaintzen du: baliozkotzat jotzeko edo baztertzeko, emaitzak editatzeko aukera aurreratuak... Azkenik, ‘Esportazioa’n, erabiltzaileak baliozkotzat jo dituen termino-bikoteak deskarga ditzake, neurrira egindako hiztegi elebidun bat osatzeko.

ItzulTerm proiektuak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren diru-laguntza jaso du 2007ko IKT deialdiaren barruan.

ItzulTerm tresna honako webgunean dago eskuragarri: http://itzulterm.elhuyar.org

Informazio gehiago:
Rakel Lopez Marketin Saila Elhuyar Fundazioa tel.: (+0034) 943363040 rakel@elhuyar.com

Irudiak

PO38-Itzulterm-pantaila.jpg
54,7 KB
 
Itzuli orriaren hasierara

Buletina

Elhuyarreko albisteen berri izan nahi duzu?

Itzuli orriaren hasierara
Izan bazkide
Elhuyar Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoa
Teknoskopioa
CAF-Elhuyar Sariak
Itzulterm
Harpidetu

Copyright © 2009 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Itzuli orriaren hasierara