nor gara ?           proiektuak           informazioa           kreditazioak eta baimenak      
 gertaerak        araudia        estatistika        prestakuntza        argitalpenak        Gripe A/H1N1        2009 - lap Osalan saria      
nor gara ?
      
OSALAN - LANERAKO SEGURTASUN ETA OSASUNERAKO EUSKAL ERAKUNDEA Eusko Legebiltzarraren abenduaren 21eko 7/1993 Legearekin (urtarrilaren 7ko E.H.A.A., 4. Zenbakia) sortu zen, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikituriko erakunde autonomo administratibo gisa .
(1994eko urtarrilaren 7ko E.H.A.A., 4. Zenbakia)

OSALAN, Euskal Autonomi Erkidegoari laneko segurtasunaren, higienearen, ingurumenaren eta osasunaren eremuan dagozkion ekintza guztiak organo tekniko bakar batean koordinatzeko eta zentralizatzeko asmoarekin sortu zen, eta langileriak dituen eskubideei eduki eraginkorra emateko.

Horretarako, Espainiako Konstituzioak, Europako Zuzendaritzek, Langileen Estatutuak eta E.A.E.ko Autonomia Estatutuak finkaturiko arau-esparruaren barruan, langileen osasuna eta segurtasuna sustatzeaz eta prebenitzeaz arduratzen da.

OSALAN Eusko Jaurlaritzan lehendik zeuden hainbat egituretatik sortu zen, honakoetatik hain zuzen:

- Lurralde Zentroak (L.Z), Euskal Autonomi Erkidegora abenduaren 18ko 2557/1985 Erret Dekretuaren bitartez ekarriak (1986ko urtarrilaren 9ko E.B.O., 8. Zenbakia).

Arabako Lurralde ZentroaGipuzkoako Lurralde ZentroaBizkaiko Lurralde Zentroa

- Lan-Osasuneko Zerbitzuak; haien eginkizunak Euskal Autonomi Erkidegora irailaren 7ko 2209/1979 Erret Dekretuaren bitartez ekarri zituzten (1979ko irailaren 21eko E.B.O., 227. Zenbakia).

OSALANen jarduera, enplegaturiko langileak dituzten jarduera ekonomikoen adar guztietara zabaltzen da, kooperatibak eta Administrazio Publikoak barne hartuz. Era berean, langile autonomoei dagozkien lan-arriskuen prebentzio-lana ere egiten du.

Bere jarduera, 1995. urteko abenduaren 28an Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Sailburuak emandako Aginduarekin hasi zen
(1996. urteko urtarrilaren 18ko E.H.A.A., 13. Zenbakia)

BERRIAK