nor gara ?           proiektuak           informazioa           kreditazioak eta baimenak      
 gertaerak        araudia        estatistika        prestakuntza        argitalpenak        Gripe A/H1N1        2009 - lap Osalan saria      
estatistika
      
Atal honetan EAEko lan istripu-kopuruari buruzko estatistika batzuk eskura ditzakezu.

Estatistika hauek, Lan Agintariari jakinarazitako lan-istripu eta lanbide-gaixotasun aitorpenetik eginda daude.

Estatistika-datuak behin-behinekoak dira, administrazio- edo epaile-ebazpen bidez aldatuak izan daitezkeelarik.

Aipatu estatistikak Html edo Excel formatuan eskura daitezke. Excel formatuan eskuratzeko bete itzazu jarraibide hauek.

Datu-harreran arazoak izan ondoren, 2004ko urtarrilla, otsaila, martxoa eta apirilaren datuak ez daude dagokien hilabetean sartuta. Hori dela eta, konparaketa edo azterketa egiterakoan, arretaz begiratu beharko da.



2007ko LETELetan jasotako Gaixotasun Profesionalari buruzko informazioa
Urtarrilaren 2ko TAS/1/2007 Aginduak (urtarrilaren 4ko BOEn argitaratua), gaixotasun profesionalari buruzko agiriaren eredu berria eta hori egin eta helarazteko arauak ezarri zituen. Eredu horrek, aurrekoarekin alderatuz, ez du gaixotasunaren larritasun-maila barne hartzen, eta maiatzetik aurrera jarri zen Euskadin martxan (apirilera arte, hau barne, aurrekoa mantendu behar izan zen), Euskadiko Lan arloko Agintaritzak beharrezko aldaketak egin ondoren. Datuak estatistikoki aztertzerakoan sortutako egoera medio, eta eredu zaharrak urtea amaitu eta hurrengoa hasi arte berriez ordezkatu ez zirenez, ekitaldi honetako lehen 4 hilabeteetan larritasun-mailaren arabera sailkatutako datuak ez galtzearren, gaixotasun profesionaleko agiri guztiak, maiatzetik aurrerakoak barne, gaixotasun profesional arin gisa (edozein dela larritasun-maila, hots, berriro ere diogu ez dela agirian jasotzen) jaso behar izan dira eta, ondorioz, orotara islatu. Jarduteko era honi aurtengo abendura arte eutsiko zaio, eta beharrezko aldaketak 2008ko urtarriletik aurrera egingo direla aurreikusten da. Honela, Laneko Ezbehar-tasari buruzko Hileko Estatistikan, Gaixotasun Profesionalei dagokienez, erregistratutako kasu guztiei buruzko informazioa jasoko da, hau da, larritasun-maila (arinak – larriak – hilgarriak) zehaztu gabe.

2007an eman diren Gaixotasun Profesionalei dagokienez, esan behar da agiri honi atxikitako estatistikan jaso diren datuak IGATT sistemaren bidez bildu direla, hau da, mutualitateek Eusko Jaurlaritzako Lan Agintaritzari telematikoki jakinarazitako LI eta GPei buruzko agirien bitartez. 2007. urte osoari eta gaixotasun profesionalen inguruko datu horietan, honako hauek ondorioztatu dira: baja eragindako 727 agiri, bajarik gabeko 575 agiri eta 632 berriro gaixotze, hau da, orotara, 1.934.
Hala ere, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren urtarrilaren 2ko 1/2007 Aginduan aurreikusitakoaren arabera, estatu-mailan ere, gaixotasun profesionalen berri Gizarte Segurantzari emateko mekanismo elektroniko bat ezarri zen, CEPROSS izenekoa, alegia. Sistema horretako datuen arabera, Euskadiri eta 2007ko ekitaldiari dagokienez, honako hau izan da emaitza: gaixotasun profesionalen 2.570 agiri jakinarazi ziren eta, horietatik, 1.462 baja eragindakoak ziren eta 1.108 bajarik gabekoak. Beraz, adierazitako sistemetako kopuruen arteko aldea ikusita ondoriozta daiteke, Gizarte Segurantzari egindako jakinarazpenak Lan Agintaritzari gutxiago helaraztea ekarri duela eta egoera horrek oztopo larria izango dela gaixotasun profesionalaren inguruan ikertzeko, CEPROSS sisteman, hau da, jakinarazpen gehien jasotzen dituen sisteman, hain zuzen, banakako gaixotasunei buruzko agiriak ezagutzerik ez dagoelako.

Gaixotasun Profesionalen inguruko informazioa, 2008ko LEELen arabera.
2008ko urtarriletik haurrera, Gaixotasun Profesionalei buruzko datuak CEPROSS Sistematik (Mutualitateek Gizarte Segurantzari igorritako Agiriak aitortzeko) aterako dira, eta ez IGATT Sistematik (Mutualitateek Laneko Agintaritzari igorritako Agiriak aitortzeko).