Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Eibarko liburuak Debarroko Oasi Liberala

Debarroko Oasi Liberala

Debarroko Oasi Liberala
Azpititulua Aitzindarien bila. Eibar, 1766-1876
Egileak Gotzon Iparragirre Burgoa
Data 2008
ISBN 978-84-8438-171-6
Orrialde kopurua 532
Prezioa 30 €
Argitaratzailea Udako Euskal Unibertsitatea
Bilduma Juan San Martin Beka

Liburu honetan Antzinako Erregimenaren krisia aztertzen da, Eibarko udalerria eremu geografiko legez eta 1766ko matxinada abiapuntu kronologikotzat hartuta. Ikerlanaren ardatza Eibar da, inguruko udalerriekin alderatuz, prozesu honetan zehar, une jakin batean, bertako biztanle gehienek liberalismoaren aldeko hautu estrategikoa egin zutelako. Zer zela eta?

Krisialdiaren hasieran, 1794an, "Dios, Patria, Rey" lemapean, eibartarrek beraien kabuz antolatu zuten herriaren defentsa, eta mendeku legez, Konbentzioaren gudarosteek erre egin zuten. Tradizioarekiko atxikimendu itsu hau harrigarria egiten da Eibar bere liberalismoagatik izan baitzen ezaguna XIX. Mendean zehar, ez bere tradizionalismoarengatik. Noiz, zergatik, nola eta zeintzuen bidez eman zen tradizioarekiko haustura?

Mikrohistoriak erantzun batzuk eskaintzen ditu, betiere mugatuak, partzialak. Ikerketaren eskala txikitzeari esker, orain arte atzeman gabeko testigantzak, aldendutako agiriak, aipatu gabeko iturriak erabili dira, liberalismoak Eibarren izan zuen bilakaera hobeto ulertzen laguntzen dutenak, eta era berean zalantza eta galdera berriak sorrarazten dituztenak. Lanean zehar datu pila biltzen bada ere, konklusioak interpretazio berriei irekita gelditzen dira, eta ikerketa berrien abiapuntu legez, 1756-1876 bitartean bizi ziren 2213 pertsonaiak osatutako datu-basea geratu da, bakoitzari buruzko hainbat informazioarekin (politikoak, ekonomikoak, militarrak, pertsonalak...).
Dokumentuaren akzioak
CodeSyntaxek egina, Plone erabilita