Egiten dioten harrera abegikorrarekin nola ez da bada Olentzero urtero inguratuko Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxera! Aurtengoan, harrera festaz aparte, gauerditik aurrera 'Olentzeroren legenda' izeneko antzezpena ere prestatu zuten euskal etxean, Olentzeroren etorrerari buruzko bertsio libreko kontaketa agertuz. Istorioak lamiak, Galtzagorri eta testuinguru magiko eta mitologikoa bildu zuen, antzezle bolondresek ongi taularatuta, Norma Rios EEko idazkaria narratzaile. Elkarteko Kultura Azpibatzordeak arrakastaz prestatutako ekimen berri bat izan da.
2010/01/07

Gehiago Irakurri…

12-16 urteko 40 gazte partaide hasi zen astelehenean Chascomusen 'Argentinako lehen euskal Udalekua'
Hamabi-hamasei urte arteko berrogei gaztetxo, Buenos Aires probintziako zazpi euskal etxetako partaideak, ari dira joan den astelehenetik Chascomusen, 'Argentinako lehenengo euskal Udalekua' omen den ekitaldi honetan buru-belarri. Hemen uda sasoin betea denean, aurreneko egunean, astelehenean, ezagutza jokoak egin ziren eta Euskal Herritik etorritako boist begiraleek euren buruak aurkeztu zituzten. Euskal Herriari buruz aurkezpen orokor bat egin zen eta hando udalekuak nolakoak diren azaldu zen. Geroago, mus klaseaekin eta joko gehiagorekin segitu zen. Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak antolaturik, Udalekuk Gipuzkoako Fori Aldundiaren babesa dauka eta hiriko bertako Pilota eta Kirol Elkarteen laguntza, baita Udalarena ere.
2010/01/06

Gehiago Irakurri…

Juan Bautista Avalle-Arce hil da Iruñean, hispanista handia, nafarra, euskaltzalea, bere erroen maitalea
Joan den Eguberri egunean hil da Iruñean 82 urte zituela eta luzaz eri egon ondoren Juan Bautista Avalle-Arce irakaslea, Cervantesen espezialdutako hispanista eta 2003an erretiratu aurretiko azken hamarkadan Santa Barbara-Kaliforniako Unibertsitateko (UCSB) Jose Migel Barandiaran Euskal Ikasketa Katedrako titularra izan zena. Buenos Airesen jaioa, nafarren seme zen eta nafar sentimendua zeukan, euskaltzalea eta euskal kulturaren aldekoa. Hispaniar literaturari emana bizi ostean, azkeneko urteetan bere euskal erroetara hurbilagotu eta Kaliforniako Unibertsitatetik erretreta hartu ondoren Nafarroara etorri zen bizitzera, EuskalKultura.com-i 2003ko apirilean UCSBko Espainol eta Portuges Departamentuak eta Barandiaran Katedra utzi zituenean esan ziona eginez.
2010/01/06

Gehiago Irakurri…

Hazten doa Txilen atxilotu duten Asel Luzarraga euskal idazlearen alkartasuna EHn zein Diasporan
Atxiloketak oporretan eta urte aldaketa egun berezi horietan harrapatu zuen hainbat jende, baina pixkanaka gero eta informazio gehiago ari da iristen Txileko Temuco eskualdetik Asel Luzarragaren kasuaz eta gero eta ekimen gehiago ari dira sortzen Euskal Herrian zein bere Diasporan idazle euskalduna askatzea eskatuz, bere errugabetasunean oinarrituta eta, onenean, 'gaizki-ulertu bat' edo, bestela, 'muntaia' baten aurrean gaudela salatuz. Horrela esan du, esaterako, Gorka Luzarraga Aselen aitak, ezagutzen duten guztiek badutela "bere ideia bakezaleen eta giza eskubideen errespetuaren aldeko jarreren" berri. Idazlea, egun Txilen bizi bada ere, aurretik Argentinatik ibilia da eta euskal kultur proiektuan parte hartu zuen bertan, euskal diasporako kideekin. Buenos Airesen, gaur arratsaldeko sei t'erdietarako deitu da alkartasun elkarretaratzea Txileko Enbaxadaren aurrean.
2010/01/05

Gehiago Irakurri…

Asel Luzarraga idazle eta penkidearen atxiloketaren aurrean Euskal PEN Klubaren agiria askatzea eskatuz
Joan den ostegunean, amaitu berria den urteko azken egunean atxilotu zuten Txilen, bizileku duen Padre de las Casas herrian, maputxeen lur historikoa den Temuco aldean, Asel Luzarraga idazle euskalduna. Poliziak eta fiskalak atentatu saiakera batekin lotu nahi dute, eta are gehiago, iaz bera oraindik Txilen ez zegoela gertatutako beste atentatu eta gertaera batzuekin. Bere etxean eginiko miaketan bolbora topatu dutela diote, eta ideia anarkistak dituela eta maputxeen alde dagoela esanez biribiltzen dute euren lehenengo esaldi hori. Luzarraga ezagutzen dutenek ez dute sinesten, horien artean bera kide duen Euskal PEN Klubak. Hona idazle elkarte horrek plazaratu duen agiria.
2010/01/05

Gehiago Irakurri…

Albiste gehiago…
DiasporarenAgenda
2010/01/07
Boise, Estatu Batuak.
Boise bertako 'Amuma Says No' euskal musika taldekoen emanaldia Idahoko hiriburuko Leku Ona jatetxean
2010/01/08
Pessac, Frantzia.
Mus Txapelketa eta muslarien elkarretaratzea Bordele aldeko zaletuentzat
2010/01/09
San Frantzisko, Estatu Batuak .
Urteko lehenengo dantza errepika Euskal Etxeko Gazteak dantza taldeko kideentzat
2010/01/09
Boise, Idaho, AEB.
Oinkari Boiseko euskal dantza taldeak emanaldia eskainiko du St. Michael elizan
2010/01/10
Bordele, Frantzia.
Olentzeroren bisita, xaharren bazkaria eta hitzaldia, haur zein helduentzat, Calude Labat-en eskutik
Datozen hitzorduak…
 
ArgazkiGaleria
MUNDO VASCO. Aurkezpen bat egin zuen joan den 10ean, osteguna, Argentinan Chacabuco herritik herrialde osorako bokazioz ateratzen den Mundo Vasco aldizkariak. Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean izan zen eta Mundo Vascoko zuzendari Luis Aramburu mintzatu zen. Ekimenaz bideo labur erakutsi eta aldizkariaz hitz batzuk esan ondoren, Roberto Arizmendiren '¡Gora Vasco!' dokumentala eman zen. Ondotik, lehenik Aramburuk berak filma komentatu eta publikoa ere solastu zen; tartean dokumentaleko protagonista, Guillermo Larregui 'El Vasco de la Carretilla', ezagutu zuen edo hurbileko izan zuen batek ere ekarri zuen bere lekukotasuna.
argazki gehiago